Jaurlaritzak 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat hilean 200 euroko diru laguntzak onartu ditu

Laguntza horiek bideratzeak ekarriko duen kudeaketa-kargaz jabetuta, lantaldea handitu egin da eta 60 pertsona gehiago arituko dira eskaerei erantzuna ematen
Jaurlaritzak 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat hilean 200 euroko diru laguntzak onartu ditu
21
Otsaila
Eusko Jaurlaritza
PARTEKATU
21 Otsaila | Eusko Jaurlaritza

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak jakitera eman du Jaurlaritzak 110 milioi euroko zuzkidura onartu duela 2023rako, 3 urtetik beherako seme-alabak dituzten familientzat, urtean 2.400 euro jaso ahal izateko seme edo alaba bakoitzeko. Gainera, laguntza horiek zerga-kenkariei eta lehendik bultzatutako beste neurri batzuei gehitu ahal izango zaizkie, hala nola Haurreskolen doakotasunari edo kontziliaziorako laguntzei. Laguntza hauen bidez, Bingen Zupiriak azaldu duenez, Jaurlaritzak hazkuntza erraztu nahi du eta baldintzak sortu nahi ditu familiek nahi duten seme-alabak izan ditzaten baldintza ekonomiko hobeagotan.

Laguntza horiek bideratzeak ekarriko duen kudeaketa-kargaz jabetuta, lantaldea handitu egin da eta 60 pertsona gehiago arituko dira eskaerei erantzuna ematen. Horrez gain, komunikazio-lineak gaitu dira, hala nola telefono propio bat (945-062 040), helbide elektroniko bat (umeak@euskadi.eus) kontsultei erantzuteko, eta atal bat dago ere euskadi.eus/hilekolaguntzak webgunean, prestazio berri hauekin lotutako galdera arruntenei erantzuteko.

Martxoak 1etik aurrera eskatu daitezken prestazio hauei esker 65.000 pertsonak baino gehiagok izango dute seme-alabak hazi eta mantentzeko hileko laguntza berriak jasotzeko eskubidea.

Iturria: Irekia

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ