Auzitegi Konstituzionalari “aldaketa sakona” egitea eskatu du Ortuzarrek “Estatu ereduaren aldaketa erradikala aldarrikatzen dugunoi ere segurtasuna eman diezagun”

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak defendatu du “batzorde arbitrala” eratzea Euskadi eta Administrazio zentralaren arteko gatazkak azter ditzan eta orain arte gertatu bezala “Real Madrilekoa den arbitroaren eskuetan” egon ez dadin
09
Urtarrila
EBB
PARTEKATU
09 Urtarrila | EBB

OHARRA: Elkarrizketaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek Auzitegi Konstituzionalari “aldaketa sakona” egitea aldarrikatu du “Espainiako estatu eredua goitik behera aldatu behar dugula uste dugunoi ere segurtasunak eman diezazkigun; hau da, Euskadi eta Katalunia moduko nazio errealitateek Estatuan bestelako egoera izan behar dugula eta gure etorkizuna askatasunez erabakitzeko aukera izan behar dugula sinesten dugunoi”. Radio Euskadiri eskaini zaion elkarrizketan, buru abertzaleak era berean proposatu du “batzorde arbitral” bat eratzea administrazio zentralarekin sortzen diren gatazkak bidezkotasunez eta ekitatez azter ditzan, orain arte ez bezala.

Ortuzarren aburuz “administrazioen eta lurraldeen arteko harremanak eta gatazkak ulertzeko modu berri bat behar da. Politika gatazka ere bada, ez da soilik akordioa, eta kontua da gatazka horiek nola ebazten diren. Arbitroa beti Real Madrid-ekoa bada, penaltia beti seinalatuko digute gure kontra, eta sekula ez gure alde. Eta, Auzitegi Konstituzionalaren kasuan, arbitroa zer interpretazio egiten duen”. Logika horren barruan sartu du jeltzaleen buruak Euskal Taldeak iragan abenduan Auzitegi Konstituzionala erreformatzeko erregistratu zuen proposamena. “Auzitegi Konstituzionalaren erreforma aipatzen dugu,hain zuzen ere, bere baitan har dezan halako batzorde arbitral bat, hemen Euskadin duguna bezalakoa Eusko Jaurlaritzaren eta Aldundien arteko gatazka ematen denean. Euskadiko botere autonomoaren eta administrazio zentralaren arteko gatazkak ebatziko dituen batzorde arbitrala, batzorde hori izan dadin halako kontuak ebatziko dituena, Osoko globalera eramaten bada, jakin dakigulako zer gertatuko den. Nik uste dut Auzitegi Konstituzionalari aldaketa sakona egin behar zaiola, eta ez bakarrik kontserbadore eta progresisten arteko gatazka itsusi hau apurtu dadin, baizik eta baita, momentuz dagoen arbitro bakarra denez, guztioi segurtasunak emango dizkigun arbitroa izan dadin ere. Eta guri, Auzitegi Konstituzional horrek ez digu sekula segurtasunik eman”, baieztatu du. Horregatik da, Ortuzarren esanetan, talde jeltzaleak “urrun” ikusten ditu Konstituzionalaren aferak “epaile progresista eta kontserbadoreez hitz egiten den arren, sekula ez baita egon Estatu eredua goitik behera aldatu behar dela ulertzen dutenekin gutxieneko ulermen bat erakutsi duenik. “Alderantziz”, gaineratu du, “botere zentralarekin dauzkagun gatazka guztiak ebazten dituen eta Autonomien Estatua zuzentzen duen Auzitegia da, eta hori ez da Konstituzioan negoziatu zena”.

Ortuzarri galdetu diote Konstituzioa erreformatzeko aurkeztu diren proposamenen artean EAJ-PNVk erabakitzeko eskubidea sartu izanari Arnaldo Otegik egin dizkion kritikez, Otegik ez baitu kontuan hartu talde jeltzaleak proposamen hori egin duela Espainiako Parlamentuan aukera izan duen guztietan. “Betidanik egin izan dugu”, erantzun du. “Guk gauza garrantzitsuak ez ditugu ahazten, eta tematiak gara, tantaka erortzen den ura bezalakoak gara, egunen batean tantaren bat sartu egingo delako. Nik Arnaldo Otegiren hausnarketaren aurrean ulertzen dut beraiek , egin ahal izan duten arren, ez dutela egin, eta nik uste dut beren jarraitzaileek hori frustrazioarekin ikusi dutela: `Zer egiten du EAJ-PNV halakoak planteatzen,guk egin gabe jarraitzen dugun bitartean?´. Bakoitzak ditu bere estrategiak eta lan egiteko moduak, eta Kongresuan guk gure eskarmentu eta ibilbide historikoa dugu”, amaitu du.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ