“Krisia edo pandemia gorabehera, Euskadin guztion artean aurrera egiten jarraituko dugu”

Iñigo Urkulluren artikulua Lehendakari karguaren zina egin zuen hamargarren urteurrenean

“Krisia edo pandemia gorabehera, Euskadin guztion artean aurrera egiten jarraituko dugu” 15Abendua 15 |
Eusko Jaurlaritza

PARTEKATU

2012ko abenduaren 15ean, Euskadiko Lehendakari karguaren zina egin nuen lehen aldiz Gernikako haritzaren azpian.

Hamar urte bete dira gaur, eta une egokia da Euskadiren zerbitzura egin dugun lana eskertzeko. Eskerrak eman nahi dizkiet euskal herritarrei, erakundeei, alderdi politikoei, langile publikoei eta sektore pribatukoei, enpresa- eta elkarte-sareei, hirugarren sektore sozialari, hezkuntza- eta kultura-munduari.

Gaur egun, gizarte inklusiboagoa, solidarioagoa eta berritzaileagoa gara. Hobeto prestatuta dagoen gizartea gara. Bizikidetza gehiago finkatu da eta ezberdinen arteko akordioak eta erakundeen egonkortasuna gure nortasunaren ikur bilakatu dira. Zerbitzu publiko sendoagoak ditugu, estrategia partekatuarekin aurrera egiten dugu eta ekimen publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetza dugu eredu.

Pertsona guztien zerbitzura dagoen ekintza politiko eta instituzionaleko ereduan sinesten dut, inor atzean utzi gabe. Eredu horren helburua da pertsona bakoitzaren bizi-kalitatean eta ongizatean pixkanaka eta modu positiboan eragitea. Egun, duela hamar urte baino ehun mila pertsona gehiago ari dira lanean eta Gizarte Segurantzan kotizatzen. Giza Garapen Iraunkorraren eredu partekatuari esker, gaur egun desberdintasun sozial gutxien duen Europako herrialdeetako bat gara.

Ziur nago, finantza- eta ekonomia-krisia, pandemia edo nazioarteko krisia gorabehera, Euskadin guztion artean aurrera egiten jarraituko dugula.

Gaur, ilusio berarekin eusten diot lehen eguneko konpromisoari: apaltasunez eta erabakitasunez lan egingo dut Euskadi aurrerakoi baten alde, bakean eta askatasunean, berez Europan eta gainerako munduan.

Eskerrik asko!

Interesatu Zaitez