Heriotza aseguruetarako erregistro publikorik ez egoteari konponbidea eman diezaiola eskatuko dio EAJ-PNVk Justizia ministroari

Asteazkeneko kontrol-saioan, Espainiako Gobernuari Artistaren Estatutua betetzeari buruz galdetuko dio, eta epe laburrera osasun-profesionalen defizita arintzeko aurreikusten dituen jarduketez interpelatuko du
Heriotza aseguruetarako erregistro publikorik ez egoteari konponbidea eman diezaiola eskatuko dio EAJ-PNVk Justizia ministroari
15
Abendua
2022
Senatua
PARTEKATU
15 Abendua 2022 | Senatua

Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak Justiziako ministroari galdetuko dio ea heriotza-aseguruen berri ematen duen erregistro publikorik eza zuzentzeko asmorik duen. Datorren asteazkeneko kontrol-saioan, Imanol Landak Pilar Llop ministroari jakinaraziko dio horren ondorioz hildako pertsona baten hurbilekoek ezin dutela kontsultatu erregistro publiko batean horrelako aseguru bat sinatuta duten ala ez –bizi-aseguruekin eta istripu-aseguruekin egin daiteke–, eta, hori jakiteko dauden 50 bat aseguru-etxeri banan-banan deitu behar izaten dietela. Bestalde, prozedura horrek ehorzketak dakartzan gastuak ordaintzeko asegurua harpidetu duten pertsonen familiek aseguru-etxearen aldetik dagoeneko ordaindu zaien kontratatutako zerbitzua ez jasotzeko arriskua areagotu egiten du.

Horrez gain, Almudena Otaolak Kultura eta Kirol ministroari galdetuko dio zein epetan beteko duen Artistaren Estatutuan adostutako 36. Proposamenak dioena. Senatari jeltzaleak Miquel Iceta ministroari esango dio, Kultura Ministerioen arteko Batzordea eratuta dagoen arren, gaur egun ez dagoela proposamen honen aplikazioari buruzko inolako aurrerapenik. Proposamen horren helburua da lege aldaketa erraz bat egin elkarte profesionalei legitimazio prozesala emateko sektoreko gehiegikeri eta iruzur kolektiboen aurrean beren bazkideen izenean jarduteko.

Azkenik, Nerea Ahedo senatariak Osasun ministroari interpelatuko dio Espainiako Gobernuak, epe labur eta ertainean, osasun-profesionalen defizita arintzeko aurreikusi dituen jarduerei buruz. Uztailean Gotzone Sagardui Osasun sailburuak eta Galiziako Gobernuko homologoak Carolina Darias ministroari bidalitako gutunaren ildotik, senatari jeltzaleak Espainiako Ministerioaren eskumenekoak diren gaien inguruan planteatzen zitzaizkion sei premiazko neurriei erantzuteko eskatuko dio.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ