EAJ-PNVren agiria Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Migrazioa ez da unean uneko egoeraren arabera gertatzen den fenomenoa, mundu mailan ematen den errealitatea da, bai eta Europan eta Euskadin ere
EAJ-PNVren agiria Migratzaileen Nazioarteko Egunean
18
Abendua
2022
EBB
PARTEKATU
18 Abendua 2022 | EBB

Euzko Alderdi Jeltzaleak bertatik bertara ezagutzen du migrazioa, bizitza-proiektu berri bat bilatzeko beharra, alegia. Duela urte batzuk gure alderdiaren etorkizuna, gure euskal gizartearena, arriskuan jarri zen gizarte osoarentzat eta herritar bakoitzarentzat. Gure familiak migratzaile bilakatu ziren eta gaur egun harreman sendoak ditugu egoera hartan hartu gintuzten herrialdeekin, euskal gizataldeekin, gure Euskal Etxeekin.

Euzko Alderdi Jeltzaleak uste du derrigorrez egin beharreko dugula egungo egoeran gure aldetik erantzun egokia ematea, nazioarteko zuzenbide humanitarioarekin eta giza eskubideen zuzenbidearekin lerrokatuta.

Migratzaileek, asilo-eskatzaileek, familia-laguntzarik gabeko adingabeek eta gazteek (lagun gabe bidaiatzen diren adingabeen adibide argia izan ziren Espainiako gerra zibilean Euskaditik hainbat tokitara itsasontziz bidali zituzten umeak ) igarobidean dauden migratzaileek edo zaurgarritasun-egoeran dauden migratzaileek bermatu behar zaizkien eskubideak eta betebeharrak dituzte.

EAJ-PNVk, giza eskubideen ikuspegitik duen espiritu humanistarekin eta 2030 Agendarekin duen konpromisoarekin bat etorriz, azken urte hauetan topaketak bultzatu ditu herrialdeekin, erakundeekin, alderdi politikoekin, GGKEekin, elkarteekin eta pertsonekin bereziki, arestian aipatutako kolektiboen eskubideak bermatu ahal izateko, bizikidetza hobetzeko eta Euskadi gure herria eraikitzen ari diren pertsona guztien parte-hartzea ahalbidetzeko.

Horregatik guztiagatik:

EAJ-PNVren izenean hitzematen dugu elkarbizitzarako politikak indartzeko eta lantzeko bidetik jarraituko dugula.

EAJ-PNVren izenean hitzematen dugu migrazioaren euskal itun soziala izenpetuko dugula, ‘Euskal itun soziala’ izango dena, Euskadin garapen sozial eta politikorako jarrera etikoen defentsa, jaso nahi genukeena eskaintzea, alegia.

EAJ-PNVren izenean hitzematen dugu kultura-aniztasun hori kudeatzeko Euskal Eredu bat garatzeko konpromisoa, kulturartekotasunean oinarrituta. Eredu horrek tratu-berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan, ezberdin izateko eskubidean eta elkarrekintza positiboan oinarritzen du bere indarra, eremu horretan erreferente diren gizatalde, erakunde eta pertsonekin batera, kolektibo horren genero-ikuspegia bereziki indartuz.

EAJ-PNVren izenean hitzematen dugu egitura instituzional egokiak finkatuko ditugula eta etorkinen gizarteratze sendoa lortzera bideratutako politikak ezarriko ditugula, jakinda atzerritar jatorriko pertsonen gizarteratze hori prozesu multidimentsionala, segmentatua, asimetrikoa eta anizkoitza dela.

Hori guztia, jakina, etorkinek zein bertakoek parte hartzen eta ekarpenak egiten dituzten bi norabideko testuinguru dialektiko batean.

EAJ-PNVren aldetik hitz ematen dugu ez dugula onartuko diskurtso xenofoborik ezta jarrera intoleranterik ere; izan ere, jarrera horiek mehatxu dira bizikidetzarako eta aniztasuna kudeatzeko, bai eta kultur arteko euskal eredu bat finatzeko lanerako ere, haren oinarriak dinamizatzen baititu, batez ere berdintasun-printzipioa, baina baita desberdintasunarekiko errespetuarena eta elkarreragin positiboa sustatzearena ere.

EAJ-PNVren aldetik elkarreragite positiborako espazioak sortzea ahalbidetuko dugu, eta pertsona guztien parte-hartze aktiboa sustatuko dugu euskal gizartearen egungo eta etorkizuneko eraikuntzan.

EAJ-PNVren aldetik immigrazio eskumenaren transferentzia eskatzen jarraituko dugu. Bereziki, EAEn etorkinak hartzeko, arreta soziosanitarioa emateko eta orientatzeko eginkizunak eta zerbitzuak; etorkinak gizarteratzeko politika; eta gizarteratzea eta integrazio ekonomikoa, linguistikoa eta kulturala; EAEn lan-harremana duten atzerritarren lan-baimenen arloko lan-legeria betearaztea, baita ikuskapena eta zehapena ere.

EAJ-PNVren aldetik hitzematen dugu eragileen arteko interakzio handiagoa bideratuko dugula, koordinazio handiagoa, informazio-truke handiagoa eta lankidetza handiagoa immigrazioaren eta kultura-aniztasunaren esparruan lan egiten duten GGKE, elkarte eta erreferente diren pertsonen artean.

Hau da, adierazten dugu errespetuzko espazio inklusibo bat eraikitzen jarraituko dugula, EAJ-PNVren berezko nortasun- eta kultura-ezaugarriekin batera, kulturartekotasunean oinarritutako Kultura Aniztasuna Kudeatzeko Euskal Ereduaren eraikuntzan aurrera eginez. Gure Etorkizuna Euskadirentzat eguneroko bizitzaren topaketa positibo eta eraikitzailerako baldintzak sortuz.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ