EAJ-PNVren Aberri Batzarrak 2030 Agendarekin duen konpromisoaren adierazpena

Mundu osoaren onerako egin dezakegun guztiak zerikusi handia du Euskadiren eraikuntzarekin. Erantzukizun pertsonala, erkidego osoaren konpromisoa eta nazioarte mailan lan egiteko borondatea. Geure egiten dugu “Think global, act local” aldarria
EAJ-PNVren Aberri Batzarrak 2030 Agendarekin duen konpromisoaren adierazpena
14
Abendua
2022
EBB
PARTEKATU
14 Abendua 2022 | EBB

Gure herrialdea ezaguna da 2030 Agenda sustatzeko duen moduagatik. Nazio Batuen 2030 Tokiko Koalizioaren munduko egoitza Euskadin dago. Gure ekarpena egitea erabaki dugu, Garapen Iraunkorrerako Helburuak lortzera begira.

EAJ-PNVk konpromiso irmoa aldarrikatzen du 2030 Agendaren 17 helburuekin. Agenda horretan jasotzen dena onartu eta sustatzen du, berrikuntza politikorako bokazioarekin eta iraunkortasuna eta elkartasuna bultzatzen jarraitzeko erabakitasunarekin.

2030 Agendak gizateriarentzat garrantzi kritikoa duten hainbat eremu definitzen ditu: pertsonak, planeta, oparotasuna, bakea eta aliantzak. EAJ-PNVk ondorengo bost ardatz hauekin lotzen ditu bere konpromiso nagusiak:

· PERTSONAK. Konpromisoa giza garapen solidarioarekin. EAJ-PNVren lan politikoaren zentraltasuna islatzen du. Gizarte kohesionatu eta inklusibo baterantz aurrera egitea. Erabakitasuna gizarte- eta osasun-politikekin, hezkuntzarekin, kulturarekin, migrazioarekin, gazteekin, adinekoekin edo familiekin, eta, zeharka, genero-berdintasunarekin, aniztasun afektibo-sexualarekin, aniztasun funtzionalarekin eta menpekotasun egoeran dauden pertsonekin, ere.

· PLANETA. Konpromisoa Giza Garapen Iraunkorrarekin. EAJ-PNVk lehentasuntzat hartzen ditu klima-aldaketaren eta deskarbonizazioaren aurkako borroka, biodibertsitatearen defentsa, energia berriztagarrietarako trantsizioa, mugikortasuna eta garraio iraunkorra edo ekonomia zirkularraren aldeko apustua.

· OPAROTASUNA. Konpromisoa Giza Garapen Bidezkoarekin. Aukera-berdintasuna eta enplegua. EAJ-PNVk erabateko konpromisoa dauka hazkunde ekonomikoarekin eta industrializazio inklusibo eta iraunkorrarekin, bai eta enplegu betearekin eta pertsona guztientzako lan duinarekin eta kontsumo eta ekoizpen jarraibide jasangarriekin ere.

· BAKEA. Konpromisoa Giza Garapen Demokratikoarekin. Bakearen balioa ezagutzen dugu. Jakin dakigu bakerik ezak zer esan nahi duen eta ezagutzen dugu indarkeriak dakarren sufrimendu handi eta bidegabea. EAJ-PNVk giza eskubideak, askatasuna, aniztasuna eta printzipio demokratikoak aldarrikatzen ditu bizikidetzaren oinarri gisa.

· ALIANTZAK. Konpromisoa giza garapen erantzukidearekin. Aliantzak eraikitzeko, elkarrekin erabakitzeko subjektuak behar dira. EAJ-PNVrentzat, euskal autogobernua norberarekiko erantzukizuna da –GIHekiko konpromisoa euskal gizartearen baitan bultzatzeko borondatea– eta erantzunkidetasuna –munduari laguntzeko gaitasuna–.

EAJ-PNVk bere ekintza politiko eta instituzionala lerrokatzen du Nazio Batuen Garapen Iraunkorreko Helburuekin.

Bere nortasuna eta autogobernua babesteko gai den Euskadin sinesten dugu, baita mundu bidezkoago eta iraunkorrago batekin modu ireki, plural eta solidarioan konprometitzeko gai den Euskadin ere.

Aberastasuna, enplegua eta gizarte-kohesioa sortzeko gai izango den Euskadi bat nahi dugu, pertsonen berdintasuna, bizikidetza, osasuna eta garapen integrala ahalbidetzeko.

Planetarekiko konpromisoa lehen lerroan bultzatzeko, klima-aldaketa iraultzeko eta trantsizio ekologikoa eta energetikoa sustatzeko prest dagoen Euskadi bat sustatzen dugu.

Euskadi proaktiboa sustatzen dugu, giza eskubideen, iraunkortasunaren, justiziaren, oparotasunaren eta bakearen alde nazioarte osoan egingo diren ahalegin sendoenekin hitzemanda.

Giza garapen solidarioa, iraunkorra, bidezkoa, demokratikoa eta erantzunkidea lortu nahi dugu.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ