Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia onartu du, baita bi zerga berri ituntzea ere

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak —Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Gobernu Zentralak osatua— oinarri-urteko behin-behineko kupoa 1.472M €-tan finkatzen duen 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia onartu du gaur
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia onartu du, baita bi zerga berri ituntzea ere
17
Azaroa
Eusko Jaurlaritza
PARTEKATU
17 Azaroa | Eusko Jaurlaritza

Era berean, bi zerga berri ituntzea erabaki du —Berrerabili Ezin Diren Plastikozko Ontzien gaineko Zerga Berezia eta Hondakinak Zabortegian UztearenErraustearen eta Batera Erraustearen gaineko Zerga—, baita Euskal Ekonomia Ituna Berotegi Efektuko Gas Fluoratuen gaineko Zergan sartutako aldaketetara egokitzea ere.

Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkaritza osatu dute: Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak; Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak; Ramiro González Arabako diputatu nagusiak; Unai Rementeria Bizkaiko diputatu nagusiak; Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak; eta Itziar Agirre Eusko Jaurlaritzako Ogasuneko sailburuordeak.

Estatuko Administrazioaren ordezkaritzan bertaratu dira: María Jesús Montero Ogasun eta Funtzio Publikoko ministroa; Jesús Gascón Ogasuneko estatu-idazkaria; Maria José Gualda Aurrekontu eta Gastuetako estatu-idazkaria; Alfredo González Lurralde Politikako estatu-idazkaria; eta Inés Olóndriz Autonomia Erkidegoetako eta Tokiko Finantzaketako idazkari nagusia.

Sinatu den aktak zerga- eta finantza-edukiko 15 akordio biltzen ditu. Horien artean hauek daude:

ZERGA-ARLOKO AKORDIOAK

  1. Berrerabili Ezin Diren Plastikozko Ontzien gaineko Zerga Berezia
  2. Zabortegietan Hondakinak Uztearen, Erraustearen eta Batera Erraustearen gaineko Zerga ituntzea —bi zergak Ekonomia zirkularrerako hondakinei eta lurzoru kutsatuei buruzko Legearen bidez sortu ziren (apirilaren 8ko 7/2022 Legea)—.
  3. Berotegi Efektuko Gas Fluoratuen gaineko Zergaren aldaketetara egokitzea.

Berrerabili Ezin Diren Plastikozko Ontzien gaineko Zerga Berezia

Fabrikazio kasuetarako, Foru Ogasunek bilduko dute zerga, baldin eta ontziak egiten diren establezimenduak euskal lurraldean badaude. Europar Batasunaren barneko erosketetan eta zergaren mende dauden produktuak modu irregularrean sartzen diren kasuetan, zergadunaren helbide fiskala izango da zerga-bilketarako konexio-puntua.

Zabortegietan Hondakinak Uztearen, Erraustearen eta Batera Erraustearen gaineko Zerga

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak adostu du ordainarazpenerako konexio-puntua izatea zabortegia dagoen lurraldea edo zergaren mende dauden hondakinak errausteko edo batera errausteko instalazioa dagoen lurraldea. Era berean, Foru Aldundiek zergan ezarritako zerga-tasak baino zerga-tasa handiagoak ezarri ahal izango dituzte.

Berotegi Efektuko Gas Fluoratuen gaineko Zerga

Egindako erreformaren ondoren, zergak zuzenean zergapetzen ditu zergaren mende dauden gas fluoratuen fabrikazioa, inportazioa, Europar Batasunaren barruko erosketa edo edukitza irregularra. Fabrikazio kasuetarako eta biltegizain gisa baimendutako zergadunek egindako gasen salmenta, entrega edo kontsumorako konexio-puntu gisa ezarri da jarduera egiten duen establezimendua dagoen lekua. Europar Batasunaren barneko erosketetan eta zergaren mende dauden produktuak modu irregularrean edukitzen direnean, zergadunaren helbide fiskala izango da konexio-puntua.

FINANTZA-ARLOKO AKORDIOAK

  1. 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia berria onartzea, oinarri-urteko behin-behineko kupoa 1.472M €-tan finkatzen duena.

Zenbateko hori gaur egun Estatuari ordaintzen zitzaionaren oso antzekoa da. Oinarri-kupo horretan, enplegu-politika aktiboen balorazioa ez da nork bere gain hartutako karga gisa integratzen; izatez, urtero antolatzen da Estatuari ordaindu beharreko kupo likidoaren konpentsazio gisa. Onartutako metodologiak % 6,24an mantentzen du egozte-indizea.

  1. Bizitzeko Gutxieneko Diru-sarreraren kudeaketaren finantzaketaren antolaketa, Transferentzien Batzorde Mistoak 2022ko martxoan erabakitakoaren arabera.
  2. Hauek dira behin betiko zenbatekoak: 2021eko kupo likidoa (1.403M€), finantza-konpentsazioak (2021eko behin betikoa eta 2022ko behin-behinekoa) eta enplegu-politika aktiboen balorazioa (2021eko behin betikoa eta 2022ko behin-behinekoa).
  3. Euskadiren parte-hartzea Autonomiarako eta Mendekotasunaren Arretarako Sistemaren zuzkiduretan.
  4. Euskadik osasun-arloko eginkizunak finantzatzeko ezohiko zuzkiduretan parte hartzea —13,4 M€ inguru—, baita beka-osagarrietan ere —23,9 M€-

AURREKONTU-EGONKORTASUNAREN ARLOKO AKORDIOAK

  1. Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak berretsi egin du Estatuko Administrazio Orokorrak eta Euskal Autonomia Erkidegoak 2022ko irailaren 28an sinatutako 2023ko ekitaldirako aurrekontu-egonkortasunari buruzkoa akordioa.

Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoa bildu ondoren, haren aldaketa zein kupoaren metodologia berriaren onarpena artikulu bakarreko lege gisa tramitatu beharko dira Gorte Nagusietan.

Iturria: Irekia

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ