Ortuzar sedizio delituaren erreformaz: “Doinua ona da, baina guk, delituak baino, eskubideak arautzea hobesten dugu”

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak nahiago du itxaron PSOEk eta Podemosek erregistratuko duten testuaren xehetasunak ezagutu arte, Gobernu zentralak bultzatu nahi duen lege aldarazpenaren behin betiko balorazioa egin arte
Ortuzar sedizio delituaren erreformaz: “Doinua ona da, baina guk, delituak baino, eskubideak arautzea hobesten dugu”
11
Azaroa
EBB
PARTEKATU
11 Azaroa | EBB

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak gaur baieztatu du Gobernu zentralak sedizio delituaren erreforma bultzatzean planteatu duen ekimenaren doinua “ona” dela EAJ-PNVren belarrietan, baina jeltzaleen azken balorazioa atzeratu nahi izan du gaur goizean bertan PSOEk eta Podemosek erregistratuko duten testua ezagutu arte. Halaber, jeltzaleen buruak argi utzi nahi izan du EAJ-PNVk nahiago duela “delituak baino, eskubideak arautzea”.

Ortuzarrek hedabideek egin dizkioten galderei erantzun die Donostiako alkate Eneko Goiak Bilboko hotel batean eman duen gosari informatibotik ateratzean.“Sedizio delitua aldarazteko edo bestelako zigor tipora moldatzeko proposatzen den testu zehatza ezagutu arte, ez dugu horren baloraziorik egingo”, esan du Ortuzarrek egun ezagutzen den informazioaren argitan itxura ona duela aitortu baino lehen. “Doinua ona da, itxura batean, uste dugu erreforma proportzionala dela”. Buru abertzaleak gogoratu du zuzentzen duen alderdiak ez duela sekula begi onez ikusi “sedizio delitua”. “Europako Zuzenbide Alderatuan eta demokrazia finkatuenetan ez da delitu hori existitzen; eta erregistratuta badago ere bestelako zigor tipologia bat dauka. Beraz, Europan askatasunen eta eskubideen esparruan bat etortzea dakarren guztia, uste dut ona dela”.

Ortuzarrek hausnarketa bat egin nahi izan du Espainiako gobernuko presidente Pedro Sánchezek atzo bertan egin zuen iragarpenaren harira: “Orain ematen du Kataluniakoa 'ex novo' sortu den egoera dela, baina ez da horrela; zerikusia dauka Espainiako botereek Kataluniako prozesuaren aurrean erakutsi duten jarrera bidegabe, ezkor eta politikoki okerrarekin. Behar bada, delituez baino, eskubideez hitz egin izan bagenu, gauzak ez lirateke horrela egongo, ez genuke halakorik egin behar. 155. artikuluaz hitz egin eta artikulu hori aplikatu beharrean akordio bat egin izan bagenu, Espainiako estatu barruan diren komunitate nazionalei beren etorkizuna erabakitzeko edo hiritargoari nahi duena kontsultatzeko eskubidea aitortzeko, behar bada ez genuke orain halako gauza eta delituez hitz egin beharko. Guk delituak baino, eskubideak arautzea hobesten dugu”, adierazi du.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ