ETA-ren aurkako "gerra zikinaren" alde egin den apologiaren aurrean europaren gaitzespena eskatu du Izaskun Bilbaok Bruselan

EAJ-PNVko eurodiputatuak Europako erakundeen gaitzespen irmoa eskatu zuen atzo azken orduan Europako Parlamentuan egin zen osoko bilkuran, ETAren aurkako “gerra zikinaren” alde egin den apologiari aurre egiteko.Izaskun Bilbao Barandicak gogora ekarri zuen Jose Barrionuevo Barne ministro ohiak aste honetan aitortu eta justifikatu dituen gertakariak aski ezagunak zirela, eta deitoratu egin zuen orain arte Europak haien aurkako adierazpenik egin ez izana. Ildo beretik nabarmendu zuenez, estatu-terrorismoko gertakari horiek "polarizazioa sortzen jarraitzen dute, sistemaren sinesgarritasuna hausten dute eta biktimak iraintzen dituzte”
ETA-ren aurkako
10
Azaroa
Europako Legebiltzarra
PARTEKATU
10 Azaroa | Europako Legebiltzarra

Izaskun Bilbao Barandicak Espainiako ministro ohiari txarretsi dio hainbat hamarkadatan terrorismoaren kontra garatu zen jardun okerra txalotu izana. ETAk eta bere ekintza terroristek auzitan jartzen zituzten “demokrazia, aniztasuna eta elkarren artean bizitzea ahalbidetzen diguten baloreak”. “Egin beharreko lana balio horiek defendatzera, aldarrikatzera eta, ondorioz, balio horien arabera jardutera bideratu beharrean, hainbat gobernuk gerraren diskurtsoa erosi zioten ETAri”. Hala, jeltzaleen ordezkariak azpimarratu duenez, “jokoan zeuden aurrepolitikako baloreak alde batera utzi ziren. Delitu larriak egin ziren. Bahiketak eta epaiketarik gabeko fusilamenduak ekintza heroikotzat jotzen ziren”. “Uniformedun hiltzaileak, torturatu zuten jendea kare bizian lurperatzeko gai zirenak, `patriotak´ ziren. Halako aurpegi biko moralak gobernuak eta epaimahaiak usteltzen ditu, bai eta `ongileen´ eta `gutarren´ krimenak txalotzen, barkatzen, ulertzen eta goraipatzen dituztenak ere. Zilegitasuna galtzen dute jarrera hori berori “besteei” kritikatzeko, “gaizkileei”.
 

Horregatik, amaitzeko, zuzenbide estatuaren kalitatea zaintzeko erantzukizuna duten Europako erakunde eta instituzio guztiei eskatu die “zitalkeria ezagun honek sekula jaso ez zuen gaitzespena” adieraztea. Eta salatu duenez “hutsegite larri honek polarizazioa bultzatzen du, sistemaren sinesgarritasuna hausten du eta biktimak iraintzen ditu”. 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ