EAJ-PNVren ekimenez, Senatuak prezio energetikoek industrian duten eragina arintzeko neurriak eskatzea onartu du

Mertxe Garmendiak partikularrak babestea defendatzen du, batez ere kalteberak direnak, baina baita enpresak ere. “Ezinbestekoak dira enplegua eta hazkunde ekonomikoa bermatu nahi baditugu”
10
Azaroa
Senatua
PARTEKATU
10 Azaroa | Senatua

Euskal Talde Parlamentarioak bultzatuta, Senatuko Industria Batzordeak Gobernu zentralari energia-prezio altuek industrian duten eragina arintzeko hainbat neurri eskatzea onartu du gaur. Mertxe Garmendiak adierazitako proposamenak talde guztien babesa jaso du, PSOErena izan ezik. “PSOEk uko egin dio industriari energia-kostua malgutzeari, egoeraren araberako neurriak egiturazko bihurtzea eragotziz”, Garmendiak deitoratu duenez.

EAJ-PNVk sustatuta, honako hauek eskatu zaikio Espainiako Gobernuari: 2023ko abenduaren 31ko denbora-mugarik gabe mantentzea indarrean dagoen elektrizitate-horniduren kontratuak malgutzea, gas naturalaren kontratuetara ere hedatuz; askatasuna ematea goi-tentsioan konektatutako industria-sektoreak tarifa-aldi bakoitzean behar duen potentzia kontratatu ahal izan dezan, enpresak eskatutako epean eskatutako aldaketak sare elektrikorako bideragarriak direla bermatuz; Energia erreaktibo kapazitiboaren terminoaren prezioa kVArh (kilo voltio- amperio erreaktiboa orduko) 0,0euroan mantentzea 6. aldirako, 0,98tik gorako potentzia-faktorearekin, aldi baterako gutxienez, 4 urteko egokitzapen-aldiarekin, enpresentzat zigorrik gabe, neurrira diseinatutako ekipoak edukitzeko beharragatik eta ezarritako baldintzak betetzeko beharrezko inbertsioak egin behar dituelako; eta beharrezko laguntza-mekanismo guztiak ezartzea, enpresek beharrezko konpentsazio-ekipoak ezar ditzaten, potentzia erreaktibo kapazitiboaren ekoizpena murrizteko.Lehen aipatutako laguntzak lotuta geratuko dira gaur egungo potentzia-faktoreak hobetzeko beharrezkoak diren konpentsazio-ekipo dinamikoak ezartzea aurreikusten duen plan bat 0.98 gaitasun-potentziako faktorera iristen ez diren enpresek aurkeztearekin.

“Partikularrak babestu behar dira, zalantzarik gabe, eta ahulenak arrazoi gehiagorekin, baina baita enpresak ere, ezinbestekoak baitira enplegua eta hazkunde ekonomikoa bermatu nahi baditugu”, aldarrikatu du EAJ-PNVko senatariak. “Ezin da egon enpresen eta industriaren lehiakortasuna geldiaraziko duen denbora-mugarik, eta, jakina, ezin dugu onartu bideragarritasuna arriskuan jartzea”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ