Onkologikoa, izaera onkologiko monografikoa duen Euskadiko erreferentziazko zentro gisa defendatzen dugu

Arantxa Zubizarreta: “Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, Onkologikoa integratzeko prozesuarekin jarraitzea, osasun arretaren erabateko integrazioa burutu arte, Donostia Ospitalearekin eta Euskadiko gainerako osasun-sarearekin koordinatu eta osatzeko, erabiltzaile guztiek behar duten kalitatezko osasun arreta jaso dezaten helburuarekin"
Onkologikoa, izaera onkologiko monografikoa duen Euskadiko erreferentziazko zentro gisa defendatzen dugu
10
Azaroa
2022
Gipuzkoa
PARTEKATU
10 Azaroa 2022 | Gipuzkoa

“EAJ-PNV batzarkide-taldearentzat osasuna eskubide unibertsala da. Eta arlo onkologikoaren kasu zehatzean, beti defendatu dugu eta defendatuko dugu pazientearengan oinarritutako sistema bat, bai asistentzia ereduan, bai berrikuntzan eta ikerketan, bai prebentzio neurrien ezarpenean. Minbiziak jotako pertsonen behar guztiei, fisikoak zein emozionalak, erantzungo dien sistema. Eta hori guztia, lehenik eta behin, laguntza onkologikoan sakonduz, betiere giza ikuspegitik, non pazienteak erabakiak hartzen parte hartzen duen. Eta, bigarrenik, osasun-sektoreko profesionalekin batera, haiek baitira paziente onkologikoen eta haien senideen arretan egunero konprometitzen eta inplikatzen direnak”, adierazi du Arantxa Zubizarreta EAJ-PNVren batzarkide Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Onkologikoaren egoerari eta Osakidetzan integratzeko prozesuari buruz. “2019ko urtarrilean Osakidetzaren eta Onkologikoaren arteko atxikimendu-hitzarmena indarrean jarri zenetik, aurrerapausoak eman dira hitzarmen hau eraginkorra izan dadin eta pazienteei zerbitzu integratua eskaini ahal izateko” jarraitu du Arantxa Zubizarretak. “Euskadiko erreferentziazko zentro monografiko gisa defendatzen dugu Onkologikoa, terapia aurreratuetara bideratua, horretarako, Osasun Sailak bereizitako osasun erakunde bat sortuz”.

Eusko Abertzaleak eta Euskal Sozialistak taldeek aurkeztutako eta gaurko Osoko Bilkuran onartutako zuzenketan jasotzen den bezala: Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, Onkologikoa integratzeko prozesuarekin jarrai dezala, osasun arretaren erabateko integrazioa burutu arte, Donostia Ospitalearekin eta Euskadiko gainerako osasun-sarearekin koordinatu eta osatzeko, baliabide bakoitzaren potentzialtasunik onenak aprobetxatzeko xedez, hartara kalitate handieneko zerbitzua emateko, Onkologikoko eragileen ikuspuntuei erreparatuta. “Era berean, Onkologikoarekiko atxikimendu-hitzarmena laster berritzeko eskatzen diogu Eusko Jaurlaritzari, besteak beste, honako gai hauek jorratzeko: zentroaren titulartasuna, finantzaketa, inbertsioak, langileen egoera eta Osakidetzatik zerbitzuak eskuratzea eta ematea” gaineratu du.

Oposizioko taldeei zuzenduta, Arantxa Zubizarretak argi utzi du Onkologikoa desegiten ari dela dioen argudioa faltsua dela. “Politikan denak ez du balio. Argudio faltsuak erabiltzea, hala nola zerbitzuen ustezko desegitea edo pribatizazioa, gipuzkoar guztioi eragiten digun egoera batetik etekin politikoa ateratzen saiatzea baino ez da, Onkologikoa kasu. Zerbitzuaren titulartasuna publikoa da. Eta arreta onkologikoa erabat publikoa izango da Onkologikoa Osakidetzan integratzeko prozesua amaitzen denean” amaitu du.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ