Meloni gobernuaren migrazio politikaren ondorio humanitario eta ekonomikoak salatu ditu EAJ-PNVk Bruselan

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak Italiako gobernu ultraeskuindar berriak iragarri duen migrazio politikak ekar ditzakeen ondorio humanitario eta ekonomikoez ohartarazi du gaur Bruselan

Meloni gobernuaren migrazio politikaren ondorio humanitario eta ekonomikoak salatu ditu  EAJ-PNVk Bruselan 09Azaroa 09 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Jeltzaleak adierazi duenez, pertsonen erreskatean aritzen diren itsasontziak blokeatzeak dakarren drama humanitarioari gehitu behar zaizkio jarduera horiek geldiarazteko aukeratutako tresnak EBko ontzigintzaren lehia askean eta mundu osoko lehiakortasunean eragin ditzakeen ondorioak.

Izaskun Bilbao Barandicak ekimen hau planteatu du, “Aita Mari” elkarteak garatu ohi duen misio humanitario berri baten atzerapenaren berri izan ondoren. Misio humanitario horren eskifaiak eta sustatzaileek sentsibilizazio- eta hezkuntza-misioak garatzeko erabiliko dute urtearen gainerakoa, nabigazio-baimenak dituzten heinean, baina Espainiako lurralde-uretan, Italiako gobernuak aplikatuko duen migrazio-politika berria zehatz-mehatz ezagutu arte.

“Aita Mari” beldur da agintari transalpinoek erabiliko duten tresna ez ote den Parisko MoU Protokoloa (Memorandum of Understanding) izenekoaren pean garatutako segurtasun-ikuskapenak egitea. Arau horiek aplikatuz ontziak baratzeak, euskal eurodiputatuak salatu duenez, automatikoki eragingo luke bandera bera duten ontzi guztien kategoria jaistea, eta horrek eragina izango luke pleitak kontratatzeko gaitasunean eta kaltetutako ontzidiaren aseguramendu-kostuetan. Horrela, erabaki erabat politiko batek, asilo-eskubidearen eta migrazio-itunaren aurka egiteaz gain, bete-betean eragingo lioke Europako ontzigintza-sektorearen lehia askeari eta mundu osoko lehiakortasunari.

Izaskun Bilbao Barandicak, bere ekimenean, deitoratu egin du Ocean Viking edo Rise Above bezalako itsasontziei egin zaiena ikusita eta Italiako agintari berriak nolakoak diren kontuan hartuz, Mediterraneoko zeregin humanitarioek indarra galdu dutela, eta berariaz aipatu ditu Aita Mariren kasua eta erreskate-lanak egiteko ekimenaren atzerapena, Estatuko ontzidiaren egungo kalifikazioa arriskutan ez jartzeko. Era berean jakin izan du Europako Batzordeak Parisko MoU protokoloaren helburu politikoetarako erabilera prebenitzeko neurriak planteatuko dituen eta Italiako gobernu berriaren praktika horiek presidente berriak Bruselara egin berri duen bisitan jorratu ote ziren.

Interesatu Zaitez