Luke Uribe-Etxebarriak salatu eta gaitzetsi egin du PSOEk Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizialtasunera bultzatzea galarazi izana

Bere iritziz, sozialisten abstentzioak PPrekin eta Voxekin lerrokatzen du Espainiako Gobernuak Euskadin dituen ordezkari instituzionalen diskurtsoa “agerian utziz”
Luke Uribe-Etxebarriak salatu eta gaitzetsi egin du PSOEk Europar Batasunean euskara, katalana eta galiziera ofizialtasunera bultzatzea galarazi izana
02
Azaroa
Senatua
PARTEKATU
02 Azaroa | Senatua

EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak gaitzetsi egin du PSOEk, PPrekin eta Voxekin batera, Espainiako Gobernuari euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza ofizial bihurtzeko eskatzea galarazi izana. Senatuko Kanpo Gaietarako Batzordean eztabaidatu da Junts Per Catek Euskal Taldearen zuzenketa batekin aurkeztutako mozioa, eta bi hauen eta EH Bildu eta ERCren babesa izan du, PSOEren abstentzioak, PPren eta Voxen ezezkoarekin, ekimena aurrera ez ateratzea eraginez.

“PSOEren jarrera horrek agerian uzten ditu Gobernu zentralak Euskadin dituen ordezkari instituzionalei entzun ahal izan dizkiegun mezuak”, salatu du Uribe-Etxebarriak. “Espainiako Gobernuak posible egin dezake eta egin behar du hizkuntza horien ofizialtasuna errealitate bihurtzea. Ofizialtasuna, baita erakunde komunitarioetan ere, katalana, euskara eta galegoaren ofizialtasuna oso bultzada garrantzitsua izango litzateke defendatzen ditugun Europako kultura eta hizkuntza aniztasunaren printzipioak gailentzeko eta errealitate bihurtzeko”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ