Juan Carlos Medinak Planas ministroari eskatu dio Europako Batzordeari eska diezaiola arrantza eremu batzuen murrizketa kentzea edo kautelaz etetea

Bere iritziz, “arrantza-sektoreak babes gehiago merezi du, itsas baliabideak mantentzeko egiten duen ahaleginagatik, hainbeste itsasontzi desegitea ekar lezaketen inposizioak baino”
25
Urria
Senatua
PARTEKATU
25 Urria | Senatua

EAJ-PNVko Juan Carlos Medina senatariak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari eskatu dio Europako Arrantza Komisarioari Atlantiko ipar-ekialdeko 87 arrantza-eremuri ezarritako murrizketak kentzea edo kautelaz etetea eska diezaiola. Joan den irailaren 15ean, 2022/1614 EB Egikaritze Erregelamenduak ur sakonetako arrantza-eremuak zehaztu zituen, eta debekualdi bat ezarri zuen itsas ekosistema kalteberak dauden eremuetan, edo ekosistema horiek egoteko aukera ezagutzen den eremuetan, eta horrek eragina du Euskal Autonomia Erkidegoko dozenaka ontzik arrantzan egiten duten tokietan, hala nola arraste eta tretzetan.  

Gaur arratsaldeko kontrol saioan, ordezkari jeltzaleak Luis Planas ministroari adierazi dio erabaki hori arrantza sektorearen aurkako aurreiritzietan oinarritzen dela, eguneratutako datu zientifikoen emaitzak kontuan hartzean baino gehiago. “Behin eta berriro jazarpena sufritzen ari den sektoreak nahiago du lanean jarraitu jarduera uzteagatik laguntza kobratu baino. Beren etorkizuna modu iraunkorrean lan egin behar dutela ikusten eta dakiten lehenak dira. Horregatik, babes gehiago merezi dute itsas baliabideak mantentzeko egindako ahaleginagatik, inposaketak baino, erabaki horrek, esaterako, hainbeste itsasontzi desegitera eraman ditzakeenak”, aldarrikatu duenez.

Bestalde, Medinak ohartarazi du kaltetutako profesionalek ez dutela segurtasun juridikorik antzematen; izan ere, oraindik ez daude argi kaltetutako eremuak, eta horrek aplikazio-modu desberdinak eragin ditzake. Era berean, Atlantikoko beste eremu batzuetan ere gatazkak eta gehiegizko ustiapena sor ditzakeela adierazi du; izan ere, itsasontzi askok gaur egungo arrantza-tokietatik beste batzuetara joan beharko dute, bertan finkatutako itsasontziekin dauden baliabideak lortzeko. Horrela, Planas ministroari debekualdi eremu ezberdinak ezartzeak Estatuko flotan dituen eraginen balantzea eskatzeaz gain, Ministerioak “zer konpentsazio neurri edo bestelako neurri hartzea aurreikusten duen” aurreratzeko eskatu dio EAJ-PNVko senatariak, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiari jarritako errekurtsoaz gain.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ