Euskadiko etxebizitza-premiari erantzuteko hainbat aukera lantzearen alde egin du EAJ-PNVk

Irune Berasaluze legebiltzarkideak uste du Eusko Jaurlaritzak etxebizitza eskuratzeko formula alternatibo eta malguen aldeko apustua egiten duela, hala nola, etxebizitza kolaboratiboen proiektuak edo cohousinga
20
Urria
Eusko Legebiltzarra
PARTEKATU
20 Urria | Eusko Legebiltzarra

Irune Berasaluze EAJ-PNVko legebiltzarkideak esan du oso garrantzitsua dela dauden aukera guztiak lantzea, euskal gizarteak etxebizitzari dagokionez duen beharrari erantzuten saiatzeko. Hala, ordezkari jeltzaleak Eusko Jaurlaritzak etxebizitza bat eskuratzeko formula alternatibo eta malguen alde egindako apustua defendatu du, hala nola elkarlaneko etxebizitzak edo cohousing deiturikoak.

Ostegun honetako osoko bilkuran, legebiltzarkide jeltzaleak nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak formula alternatibo eta malguak bultzatzeko borondatea duela, 2021-2023 Etxebizitza Plan Zuzentzailean jasotzen den bezala. Esan duenez, 2021eko abenduaren 7ko Agindua abiapuntu sendoa da Euskadin cohousing-proiektuak ahalbidetzeko, baina argi izan behar dugu eredu nahiko berriak eta konplexuak direla, eta arau-aldaketak eska ditzaketela.

Ildo horretan, Berasaluzek adierazi du etxebizitzaren premiari erantzuteko alternatiba desberdinak lantzen jarraitzeko beharrezkoa dela udalekin eta horrelako bizitza-ereduetan interesa duten talde edo pertsonekin batera lan egitea. Beharrezkoa da, halaber, lurzoru publikoaren erabilera lagatzea, lagapen hori egiteko faktore ekonomikoa erabakigarria izan gabe. Ez da erraza horrelako proiektuak aurrera ateratzea. Horregatik uste dugu ezinbestekoa dela erakundeek laguntzea martxan jartzeko, hasieran behintzat, adierazi du.

Hala, legebiltzarkide jeltzaleak ezinbestekotzat jo du erakundeen eta interesdunen arteko koordinazioa eta lankidetza, eta mota horretako proiektu pilotuak garatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde guztietan ahal den guztietan.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ