Izaskun Bilbaok proposatu du EBko zuzenbide-egoerari buruzko urteko txostenak eskuin muturraren zuriketari aurre egitea

Europako Parlamentuko diputatuak Estrasburgon planteatu du Batasuneko agintariek EBko zuzenbide-egoerari buruz egiten duten urteko txostenak eskuin muturraren zuriketa ahalbidetzen duten jarrerak “salatzea” eta “aurka egitea”. Izaskun Bilbao Barandicak baieztatu du halako ideologia antidemokratikoak normalizatzen direla memoria-politikek Europako estandarrak betetzen ez dituztenean. “Urratzen direnean, amaitu du, Europako agintariek jarrera horiek salatu behar dituzte eta aurre egin behar diete”
Izaskun Bilbaok proposatu du EBko zuzenbide-egoerari buruzko urteko txostenak eskuin muturraren zuriketari aurre egitea
19
Urria
Europako Legebiltzarra
PARTEKATU
19 Urria | Europako Legebiltzarra

Europako Parlamentuak eztabaida bat egin du Europa osoan ideia antidemokratikoak zuritzeari buruz. Ideia horiek hainbat estatu kidetan aurrera egiten ari diren ultraeskuineko indarrek aldarrikatzen dituzte. Horietan guztietan, ultraeskuineko erregimen totalitarioetan aurkitzen, gogoratzen eta goraipatzen dituzten erreferentziak agertzen dira faktore komun gisa. Horiek guztiek gizateriaren aurkako krimenak egin zituzten Europako lurretan joan den mendean. Hitler, Mussolini edo Franco bezalako liderren erreferentziak, zuritzeko jokabideak, Francoren diktadura gorestea eta historia faltsutzea, Voxek Espainian eta Europan praktikatzen dituenak bezalakoak, erakunde horiek beren diskurtsoak eraikitzeko erabiltzen dituzten baliabideen parte dira.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ