Izaskun Bilbaok koordinazio handiagoa proposatzen du arriskurik handieneko desagerpenak identifikatzeko eta ikerketak lehenago hasteko

EAJ-PNVko eurodiputatuak Estrasburgoko parlamentuan proposatu du pertsonak desagertzen direnean eta, ondorioz, Europan ikerketa protokoloa aktibatzen denean bizitzarentzat arriskuak edo kalte larriak planteatzen dituzten egoeren ebaluazioa aberastea
Izaskun  Bilbaok koordinazio handiagoa proposatzen du arriskurik handieneko desagerpenak identifikatzeko eta ikerketak lehenago hasteko
19
Urria
Europako Legebiltzarra
PARTEKATU
19 Urria | Europako Legebiltzarra

Izaskun Bilbao Barandicak defendatzen du kasu hauen trukea hobetzea eta prozesu honetan inplikatzea datuak eman ditzaketen instantzia guztiak, bai eta arreta areagotzea ere adingabeak desagertzen direnean, ahultasun egoeran daudelako, eta desagerpenak mugakide diren guneetan  gertatzen direnean.

Europako parlamentuko diputatuak parte hartu du desagertze kasuetan egun aplikatzen den protokolo europarra berraztertu duten eztabaidan. Gai hau eguneko gai zerrendara iritsi zen EAJ-PNVko ordezkariak eta Hilde Vautmans Renew Europe taldeko kide eta Belgikako diputatuak ahoz planteatu zuen galderaren ondorioz.

Izaskun Bilbao Barandicak azken legealdi hauetan askotariko ekimenak garatu ditu kasu hauetan Europako polizien arteko koordinazioa hobetzeko. Lan hau hasi zen 2013ko urrian Amberes hirian Hodei Egiluz desagertu zenean. Galdakoztar gaztea lapurreta baten biktima izan zen desagertu baino lehen, ondorengo ikertzaileek argitu zuten bezala. Lan bat egiten ari ziren langileek beren gorpua aurkitu zuten ia hiru urte geroago, 2016ko otsailaren 20an, Flandriako hiria zeharkatzen duen Escalda ibaian.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ