Parlamentuko azpibatzorde batek Estatuko prostituzioaren egoera aztertzeko ekimena erregistratu du Euskal Taldeak

Jeltzaleek planteatu dute lantalde horrek txosten bat egin dezala sei hilabeteko epean, datu erreal eta egiaztagarriekin, eta txosten hori Espainiako Gobernuari bidaltzea, aurrera eraman litezkeen legegintza-ekimenen oinarri izan dadin
11
Urria
Kongresua
PARTEKATU
11 Urria | Kongresua

Parlamentuko Euskal Taldeak ekimen bat erregistratu du Kongresuan, azpibatzorde batek Espainiako Estatuko prostituzioaren egoera alderdi guztietatik azter dezan, datu erreal eta egiaztagarriekin. EAJ-PNVk proposatu du lantalde horrek txosten bat egin dezala, gehienez ere 6 hilabeteko epean, Espainiako Gobernuari bidaltzeko eta, horrela, Espainiako Gobernuak horren arabera legeak egin ahal izateko.

Joseba Agirretxea Berdintasunaren arloko Euskal Taldeko bozeramaileak adierazi duenez, EAJ-PNVren helburua benetako diagnostikoa egitea da, prostitutei, prostituitutako pertsonei, era guztietako elkarteei, gai horretako adituei eta botere publikoei ahotsa emanez, emakumeak eztabaidaren erdigunean kokatuz. Gainera, jeltzaleek erregistratu duten ekimenaren zioen azalpenaren arabera, arlo politiko askotan gertatzen den bezala, prostituzioaren inguruko eztabaida polarizatuta dago. Horren aurrean, Euskal Taldeak egiten duen proposamenak Parlamentuaren gehiengoa batzen duen horretan jarri nahi du arreta: eztabaida hori garrantzitsua dela eta horri heltzeko unea iritsi dela uste izatea.

Agirretxearen ustez, ekimen hori inoiz baino beharrezkoagoa da; izan ere, beheko ganberan izapidetzen ari delarik, Ganberako talde nagusiaren lege-proposamen bat iristen da, proxenetismoa bere forma guztietan debekatzeko, Zigor Kodearen aldaketa baten bidez. Agirretxeak dioenez, gizartean hain eztabaida zabala sortzen duen eta juridikoki mugagabea den gai bati ezin zaio erantzun arlo legegiletik eta zigor-erantzun hutsarekin.

Laburbilduz, Euskal Taldearentzat, entzute prozesu baten bidez prostituzioaren fenomenoa aztertzea eta Azpibatzorde honen bidez proposatzen diren datuak lortzea da hain gai konplexuei ahalik eta erantzun objektiboena eta egokiena emateko modurik onena.

GARRANTZITSUA: Esteka honetan Euskal Taldeak Kongresuan erregistratu duen ekimenera jo daiteke:

https://kongresua.eaj-pnv.eus/eu/agiriak/20566/propuesta-de-creacion-de-una-subcomision-en-el-sen

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ