EAJ-PNVk bat egiten du Sareren aldarrikapenarekin eta salbuespen espetxe legeria indargabetzea exijitu du presoen eskubideak urratzen dituelako

Iragan urtarrilean adostu eta iragarri zuen erabakiarekin ados, talde jetzaleak ez du parte hartuko gaurko deitu den eta Donostian egingo den mobilizazioan
EAJ-PNVk bat egiten du Sareren aldarrikapenarekin eta salbuespen espetxe legeria indargabetzea exijitu du presoen eskubideak urratzen dituelako
08
Urria
EBB
PARTEKATU
08 Urria | EBB

Euzko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vascok ontzat hartzen ditu eta bere egiten ditu Sare herritarren elkarteak ‘Etxera bidea gertu’ lemapean gaurko deitu duen eta Donostian egingo den mobilizazioaren aldarrikapenak. EAJ-PNVk berriz ere exijitzen du salbuespen espetxe legeria indargabetzea, urte luzetan presoen eskubideak urratu dituena eta oraindik ere urratzen jarraitzen duena. Halaber, talde jeltzaleak berresten du ETAko presoak Euskadiko espetxetara ekarri behar direla, azken hilabeteotan egin den bezala, hurbiltze honek lagunduko baitu pertsona hauek birgizarteratzen, printzipio hori delarik espetxe politika oro inspiratu behar duena, bai eta presoen senideen egoera arintzen ere.

EAJ-PNVk erabat errespetatzen ditu presoen eskubideen alde egingo diren mobilizazioetarako dei guztiak, baina ez du ordezkaritzarik bidaliko gaur Sarek deitu duenera. Iragan urtarrilean, EAJ-PNVk iragarri zuen ez zela gehiago halako mobilizaziotara joango, eta adostasun politikotik eta parlamentutik lan egingo duela salbuespenezko espetxe politika indargabetzeko.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ