Ortuzar El Pi-Proposta per les Illes alderdiaren seigarren kongresura joango da, zeinak Tolo Gili presidente aukeratuko baitu

EBBren presidenteak Palma Mallorcakora egingo duen bisita aprobetxatuko du talde jeltzaleak Irletako alderdiarekin daukan aliantza eguneratzeko eta indartzeko. Mallorcako alderdiak EAJ-PNVri begiratu dio bere estatutuetan agintearen burubikotasuna jasotzeko
Ortuzar El Pi-Proposta per les Illes alderdiaren seigarren kongresura joango da, zeinak Tolo Gili presidente aukeratuko baitu
07
Urria
EBB
PARTEKATU
07 Urria | EBB

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarraren presidentea bihar izango da El Pi-Proposta per les Illes alderdiak Palma Mallorcako hotel batean egingo duen seigarren kongresuan. Bertan, irletako alderdiak Tolo Gili berretsiko du presidente gisa eta bere estatutu berriak onetsiko ditu. Ortuzar eta Joseba Aurrekoetxea, EBBren Antolakuntza arloko burukide arduraduna, konklabe honetan izango dira EAJ-PNVk eta El Pi alderdiak daukaten urteetako harreman onagatik. Hain zuzen ere 2019an aliantza hau gauzatu egin zen eta alderdi biek beste batzuekin batera osatu zuten CEUS Koalizioa, Izaskun Bilbao Barandica Europako Parlamentuko hauteskundeetara buru gisa eraman zuena. Ortuzarrek Mallorcara egingo duen bisita hau aprobetxatuko du aliantza honek sendo jarraitzen duela egiaztatzeko, bai eta eguneratzeko eta etorkizunera begira indartzeko ere.

El Pi-ren seigarren kongresuaren goiburua izango da “Si el tastes, T'agrada!” (Probatzen baduzu, gustuko izango duzu). Baleareetako taldeak EAJ-PNVri begiratu dio bere estatutu berrietan jeltzaleen ‘burubikotasuna’, jasotzeko, EAJ-PNVren ezaugarri den eta bateraezintasunetan oinarritzen den sistema. Horren arabera, Gilik erakundeetako lana utziko du soilik bere alderdiaren zereginei heltzeko. Halaber, El Pi-k kongresu hau aprobetxatuko du Baleareetako eta Mallorcako exekutibetan ahots berri batzuk sartzeko, proiektua aberastuz, ideia eta aurreikuspen berri batzuk izateko eta El Pi alderdia proiektu sendoago bihurtzeko Baleareetako hiritarren zerbitzura jartzeko, taldearen udal egitura eta barne egitura finkatuz hurrengo hauteskundeei begira. Maiatzean, Baleareetako Irletan hauteskunde autonomikoak egingo dituzte udal hauteskundeekin batera.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ