EAJ-PNVk Memoria Demokratikoaren Legea babestu du, kontuan hartuz “urrats garrantzitsua dela egin beharko den bidean”

Estefanía Beltrán de Herediak aitortu du gaur Senatuan onartu den legea aurrerapauso argia dela 2007ko Memoria Historikoaren Legearekin alderatuta
EAJ-PNVk Memoria Demokratikoaren Legea babestu du, kontuan hartuz “urrats garrantzitsua dela egin beharko den bidean” IKUSI BIDEOA
05
Urria
Senatua
PARTEKATU
05 Urria | Senatua

EAJ-PNVk Senatuan duen bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak gaur goi Ganberan behin betiko onartu den Memoria Demokratikoaren Legeari Euskal Talde Parlamentarioak babesa emango diola agertu du. “Gerra Zibilaren eta diktadura frankistaren biktima guztien egiaren defentsan eta duintasuna berrezartzeko, haien oroimena berreskuratzeko eta urratutako eskubideen bidegabekeria konpontzeko egin beharko den bide baten urrats garrantzitsua da”.

Beltran de Herediak aitortu duenez, 2007ko Memoria Historikoaren Legearekin alderatuz aurrerapen argia da, lege horren gabeziak gainditu nahi baititu. Hala, nabarmendu du Estatuak konpromisoa hartu duela desagertutako pertsonak bilatzeko eta haien senideei entregatzeko, eta 1978tik harago gertatutako giza eskubideen urraketen inguruko jarduerak ikertzeko eta aztertzeko, oraindik argitzeke baitaude.

Era berean, nabarmendu du “zenbait gaitan ez dela nahikoa izango”. Horrela, garrantzitsutzat jo du interesdunei eta haien oinordekoei artxibo publiko eta pribatuetako dokumentu-funtsetarako sarbidea bermatzea, “Sekretu Ofizialen Legea izenez ezagutzen den 9/1968 Legearen aldaketa aginduz”. Hala ere, adierazi du EAJ-PNV ez dagoela ados Espainiako Gobernuak aurkeztu duen lege horren aurreproiektuarekin; izan ere, "mugak eta oztopoak jartzen ditu argitzeko dauden botere publikoen hainbat jardunen informazioa desklasifikatzeko eta eskuratzeko”. Gaineratu duen bezala, “1976ko martxoaren 3an Gasteizen bost langile hil zituen polizia-errepresioari buruzko edo 1985ean poliziaren esku hil zen Mikel Zabalzari buruzko informazioaren sekretutasuna kentzea premiazkoa da”.

Bestalde, PPk, Voxek, Ciudadanosek eta UPNk aurkeztutako betoak kritikatu ditu, “Espainiako eskuin osoa erretratatzen” ari dela aipatuz, “Gerra Zibilaren eta diktaduraren biktimen ezkutaketaren eta ukazioaren ertzean kokatzen baita”. Beltran de Herediak gaineratu duenez, “ez da Memoria Demokratikoaren Lege hau nahi ez dutela, ez dute garai horretan egindako krimen eta eskubide-urraketei buruzko memoria berreskuratuko duen edozein legerik nahi”. Era berean, terrorismoaren biktimak aipatu dituztenen jarrera “zikina eta zitala” kritikatu du, “nahasteko asmoz, dakiten moduan jakinda,  hauek beren arau-esparru propioa dutela”. Aldi berean, berretsi egin du EAJ-PNVk terrorismoaren biktimekiko duen konpromiso argi eta irmoa, eta indarkeria erabili zutenei eta estali zutenei eragindako kaltea aitortzeko exijentzia.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ