Elikadura-katearen Legea bete ez izana salatu du Euskal Taldeak

Kontrol saioan, Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak hainbat arau-hausteren berri eman dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari, hala nola ikuskapen Planaren eraginkortasunik eza, galeretara saltzea edo komunitate ureztatzaileak potentzia bikoitza kontratatzeko duen ezintasuna
05
Urria
Kongresua
PARTEKATU
05 Urria | Kongresua

Kongresuko Euskal Taldeak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministro Luis Planasen aurrean salatu du iazko abenduan onartutako Elikagai Katearen Legea bete gabe dagoela eta “praxi txarraren ondorioz anabasa gertatu dela”.

Gaur goizean Kongresuan egindako kontrol saioan, Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak elikadura-katearen maila ezberdinetan gertatzen ari diren arau-hausteak azaldu ditu. Hala, salerosketa-kontratuak egiteko orduan “erreferentziazko ekoizpen-kostuak ez direla ezartzen ari” adierazi du, eta salatu du “esne-abeltzainak litroko 52 zentimoan ekoizten ari direla, eta Estatuan batez beste 46 zentimo jasotzen dituztela”. “Errealitate hau ezaguna da, eta zuek ere badakizue. Ez da onargarria”, esan dio ministroari.

Hitza hartu duenean, Agirretxeak ikuskapen-planen eraginkortasunik eza ere aipatu du, plan horiek erabakigarriak baitira Elikagadura-katearen Legearen garapenean. Ez dugu Plana ezagutzen, ezta ikuskatutako sektoreak zeintzuk izan behar duten ere”.

Azkenik, diputatu jeltzaleak potentzia bikoitza ez ezartzea aipatu du, gai hori “oso garrantzitsua” baita komunitate ureztatzailearentzat. Euskal Taldeak Elikadura-katearen Legean sartu zuen urtean zehar bi potentzia elektriko kontratatzeko aukera, ureztatze-garaia eta ez ureztatzeko garaia bereiziz, kontuan hartuta energia elektrikoa dela nekazaritzako ustiategien kostuetan eragin handiena duen alderdietako bat.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ