Euskal Taldeak “inplikazio handiagoa” eskatu dio Espainiako gobernuari Nafarroako Volkswagen enpresan eta sektorearen eta enpleguaren alde

Kontrol bilkuran Idoia Sagastizabal diputatua “kezkatuta” agertu da Landabeneko lantegiaren etorkizunaz, “funtsezko” enpresa baita Nafarroako Foru Komunitatearentzat eta bere etorkizuna “bermatu beharra dagoelako”
05
Urria
Kongresua
PARTEKATU
05 Urria | Kongresua

Kongresuko Euskal Taldeak Espainiako gobernuari “inplikazio handiagoa eskatu dio gaur Nafarroako Volkswagen enpresaren alde, Landabeneko lantegiaren etorkizuna bermatzeko.

Gaur goizean egin den kontrol bilkuran Idoia Sagastizabal diputatu jeltzale eta Euskal Taldean Industria eta Ekonomia gaietarako bozeramaileak Industria eta Turismo ministro andrearen aurrean adierazi du lantegi honen inguruan sortu den “kezka”, “funtsezkotzat” jotzen baita Nafarroako Foru Komunitatean, zuzenean 5000 lanpostu sortzen baititu eta zeharka beste 10.000 inguru.

Hitza hartu duenean Sagastizabalek Reyes Marotori adierazi dio kezka horietako lehena dela Nafarroako VW enpresak finantzaketa kopuru eskasa jaso duela Ibilgailu elektrikoaren PERTEarengandik “espero zena baino gutxiago”. Halaber, Euskal Taldeko diputatuak azaldu ditu lantegiak gaur egun dituen zailtasun erantsiak, besteak beste energiaren garestitzetik eta mikrotxipen eskasiatik eratorri direnak, produkzioari eragiten baitiote eta , ondorioz, bai eta enpleagarritasunari ere. Testuinguru horretan azaldu ditu urte amaieran ordezkapen kontratuaren iraupena amaitzean, horrek langileria apurka-apurka gaztetzea ekarri baitu. Azkenik Sagastizabalek nabarmendu du tren begizta kentzeak duen garrantzia “ezinbestekoa dena” lantegiaren etorkizuneko grapenerako.

Alderdi horiek guztiak aipatu ditu ministro andreak bere erantzunean, baina Sagastizabalek eskatu dio egoerari irtenbide zehatza eta arina ematea .

“Milaka enplegu daude jokoan, behar duguna da ekitatea eta oreka berma daitezela lantegi ezberdinen artean, batez ere jokoan PERTE bat dagoenean produkzio lantegiak eraldatzeko bidean dagoena. Gobernuak daude bitartekari lana egiteko, tutoretza eskaintzeko, laguntzeko eta lehiakortasun baldintzak ahalbidetzeko sektoreak herrialde bakoitzean hazi eta manten daitezen. Hori da eskatzen ari garena”, laburbildu dio Sagastizabalek Reyes Maroto ministro andreari.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ