Pablo Gonzalezen eskubideak berrezartzeko eta berehala prozesu judizial justua lortzeko jarduteko eskatu dio Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuari

Kanpo Gaietarako ministroak jakitera eman duenez, gaur arratsaldean epaiketa publikoa ahalik eta azkarren izateko eskatu dio Poloniako homologoari
Pablo Gonzalezen eskubideak berrezartzeko eta berehala prozesu judizial justua lortzeko jarduteko eskatu dio Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuari IKUSI BIDEOA
04
Urria
Senatua
PARTEKATU
04 Urria | Senatua

Maribel Vaquero senatariak Europar Batasuneko herritar gisa Pablo Gonzálezi dagozkion eskubideak lehenbailehen itzultzeko eta berehala prozesu judizial justua izateko jardutea eskatu dio Kanpo Gaietarako ministroari. Gaurko Gobernuaren kontrolerako saioan, ordezkari jeltzaleak Jose Manuel Albares ministroari adierazi dio “zalantzak areagotu egiten direla eta kezka handiagoa dela” Polonian duela zazpi hilabete baino gehiagotik prebentziozko espetxealdian eta inkomunikatuta dagoen kazetariaren egoeragatik.

Beste behin ere, Espainiako Gobernuko arduradunari gogorarazi dio, Europar Batasunean gertatzen den kasu bat izanik, Polonia eta Espainia Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Hitzarmenaren sinatzaileak direla, eta bi estatuak eta bertako gobernuak eta erakundeak behartuta daudela hitzarmena betetzera. “Horrela, Pablo Gonzálezen kasuan ere eman behar diren eskubideak eta bermeak betetzen direla bermatzea”, gogorarazi du.

Vaquerok agerian utzi du kasu honen inguruko kezka orokorra dela euskal gizartean, ez bakarrik Eusko Legebiltzarrak maiatzean “berme guztiekin egindako prozedura” eskatu zuenean, baita ere hainbat sindikatuk eta Euskadiko zazpi hedabidetako zuzendariek egindako eskaerekin, Poloniako agintarien aurrean atxilotutako kazetariaren eskubideak errespeta daitezela eskatuz.

Albares ministroak jakinarazi duenez, Euskal Talde Parlamentarioak Pablo Gonzalezi buruz egindako ekimenaren aurrean, gaur arratsaldean bertan Poloniako Kanpo Arazoetako ministroari deitu dio eta “epaiketa publikoa lehenbailehen izan dezala eskatu diot”. Azaldu duen bezala, honek adierazi dio, kasuaren interesa ikusita, “bera pertsonalki, bere Justizia ministroarekin batera, eskubide guztiak errespetatuko direla begiratzen ari dela”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ