Euskal Taldeak aurrekontuei buruzko negoziaketari ekingo dio “marra gorririk jarri gabe”, baina Espainiako Gobernuari “borondatea” erreklamatu dio bete gabe dauden akordioak betetzeko

Bizkaia Irratian egin dioten elkarrizketan Aitor Estebanek aurreratu duenez Kontuen inguruan “asko dago hitz egiteko”, baina baieztatu du Sánchezen Exekutiboak, hala nahi izango balu, “keinu” batzuk egin litzakeela eta horrela bete gabe dauden urratsak “arindu”
03
Urria
Kongresua
PARTEKATU
03 Urria | Kongresua

Kongresuko Euskal Taldeak “marra gorririk ezarri gabe” ekingo dio duela aste batzuk aurrekontuei buruz hazi ziren negoziaketei, Kontuak aurkeztutakoan sendoago garatuko direnei. Hala baieztatu du Bizkaia Irratian gaur goizean Aitor Esteban Kongresuko talde jeltzalearen bozeramaileak, pendiente dauden akordioak betetzeko orduan ematen ari den atzerapena kritikatuz. Horretarako “borondatea” eskatu dio Espainiako gobernuari.

Elkarrizketa hauen inguruan galdetuta, Estebanek baieztatu duenez “momentuz eta gertatu ohi den moduan, beste alderdiaren jarrera ona da”, bereziki Espainiako gobernuak bere Aurrekontuak aurrera atera nahi dituelako. Hala ere, elkarrizketa hauek nola garatuko ote diren planteatu du, batez ere eztabaidak gai zehatzetara bideratzean eta Sánchezen exekutiboaren “borondatea” azaltzen denean; egin daitezke, nahi izan ezkero, keinu batzuk transferentzien inguruan eta transferentzia ez direnen inguruan. “Arindu ahal dira, nahi bada”, baieztatu du Estebanek betetzeke dauden akordioen inguruan. Hain zuzen ere, Kongresuko bozeramaile jeltzaleak kritikatu du atzerapena daramala Espainiako gobernuak berak transferentzietarako proposatu zuen egutegiak.

Beste aldetik eta U-1en urteurrenean, Estebanek “onartezin eta oso larri” jo du Ejertzitoak independentzia geldiarazteko daukan plana, hedabideetan argitaratutakoaren arabera. Bozeramaile jeltzalea haserre agertu da ezagutu berri den eragiketaren aurrean, agi denez maila gorenean aktibo egon baitzen. “Oso larria da, baina batzuek interpretatzen dute Espainiako Konstituzioaren 8. artikuluak ejertzitoari erantzukizun bereziak aitortzen dizkiola Espainiaren batasuna bermatzeari dagokion guztian eta Espainiako gobernuaren gainetik”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ