Izaskun Bilbaok neurriak eskatu dizkio Bruselari, Euskadiko Y trenbidea Frantziarekin konektatuko dela bermatzeko

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak Europako Batzordeari ohartarazi dio Frantziak trenbideetako azpiegituren alorrean azken asteotan iragarri dituen lehentasunez, Frantziako planek zuzen zuzenean eragiten diotelako Euskadiko Y trenbideari
Izaskun Bilbaok neurriak eskatu dizkio Bruselari, Euskadiko Y trenbidea Frantziarekin konektatuko dela bermatzeko
01
Urria
Europako Legebiltzarra
PARTEKATU
01 Urria | Europako Legebiltzarra

Ordezkari jeltzaleak parlamentuko galderaren bidez gogoratu du  TEN-T izenekoen azken berrikusketan lotune hau Europako lehentasuntzat jotzen zela eta Bruselari neurriak eskatu dizkio epe barruan egin dadin. Era berean ohartarazi du atzerapenek kalteak ekar ditzaketela Batasunak klimaren inguruan ezarri dituen helburuak betetzerako orduan. 

Izaskun Bilbao Barandicak bere salaketa defendatzeko aipatu ditu Europako kontuen auzitegiak 2020an argitaratutako txostenean jasotzen dena “EBko garraio azpiegiturak: Megaproiektuak arinago egin behar dira garraio sarean behar diren emaitzak sasoiz lortzeko”. Txostenean nabarmentzen da beharrezkoa dela estatuek erabakitako eta Europako Kontseiluaren mahaiak izenpetutako konpromisoak betetzea, ezinbesteko baldintza baita Batasunaren araudi batek jaso ditzan. Batasuneko auditoreek berretsi dute atzerapenek kalteak dakartzatela Batasunak klima inguruan dituen helburuak betetzeko orduan, inbertsio hauek garraioa deskarbonizatzen laguntzen dutelako. Era berean aldarrikatzen dute azpiegitura horiek eraikitzeko egin behar diren inbertsioen emaitzak zigortzen direla eta horrek eragina duela mugitzeko ohituretan eta linea hauen errentagarritasunean.

Oinarri horiekin Izaskun Bilbao Barandicak bere galderaren bidez gogoratu du ondoko herrialdean trenbideetan egin diren azken inbertsioei buruz eskuragarri dagoen informazioek modifikatzen dituztela “ Europako Garraio Sareen azken berrikusketan onartutakoak”. Euskadiko Y trenbideari dagokion aldetik jeltzaleek gogoratu dutenez “Iberiar penintsulatik espero da mugaz gaindiko trenbide lotunea ardatz atlantikoan 2027rako amaitzea. Bide zati horrek ezabatzen du “mugaz gaindiko botila lepoa”, intermodalitatea errazten du eta saturazioa arintzen du. Bertute horiek, Batasunako agintarientzat edozein trenbide azpiegitura lehentasun bihurtzen dutenak “penalizatu egingo dira”, esan du euskal diputatuak, Frantziarekiko lotunea egin ezik. Aste honetan bertan Portugalek iragarri du lehentasun aldaketa bat egingo duela inbertsioetan aldatzea ekarriko duena ardatz atlantikoari dagokion aldetik”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ