EAJ-PNVk etxeko langileen inguruko Dekretuak izango duen benetako eraginaz interpelatuko du Espainiako Gobernua

Astearteko kontrol saioan, Pablo González kazetariaren egoeraz eta Europako OLS plataforman euskara sartzeaz ere galdetuko du Euskal Talde Parlamentarioak
EAJ-PNVk etxeko langileen inguruko Dekretuak izango duen benetako eraginaz interpelatuko du Espainiako Gobernua
29
Iraila
Berria
PARTEKATU
29 Iraila | Berria

Senatuko Euskal Talde Parlamentarioak etxeko langileen lan-baldintzen inguruko Errege Dekretuak -16/2022, irailaren 6koa- haiengan izango duen benetako eraginagatik interpelatuko du Espainiako Gobernua lan. Gaur arratsaldean Diputatuen Kongresuan baliozkotutako arauak etxeko langileen lan-baldintzak eta Gizarte Segurantzakoak hobetzen ditu, baina Nerea Ahedo senatariaren iritziz, “gai asko jorratu gabe uzten ditu”.

Bestalde, galderen txandan, Maribel Vaquerok Espainiako Gobernuko ordezkariei galdetuko die ea Pablo González kazetariaren eskubideak errespetatzen direla bermatzen ari diren. Vaquerok berriz ere eramango du goi Ganberara EAJ-PNVren kezka euskal kazetariaren egoeragatik, duela zazpi hilabetetik hona prebentziozko espetxealdian, inkomunikatuta eta kartzelako erregimen gogorrean dagoena.

Bigarren gai batean, Rosa Peral senatariak Unibertsitate ministroari eskatuko dio azal dezala zer ekintza egin dituen edo egiteko asmoa duen euskara, katalana eta galegoa Europako OLS plataforman sar daitezen. Internetetik doako hizkuntzak ikasteko programa hau Erasmus+ eta Europako Elkartasun Kidegoa programetan parte hartzen dutenentzat diseinatua dago eta Europar Batasuneko 24 hizkuntza ofizialetan funtzionatzen du, baina gaur egun ez ditu jasotzen euskara, katalana edo galegoa.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ