Euskal Taldeak abstentzioa bozkatu du Ekonomia Hitzarmena eguneratzeko bozketan, Nafarroako Parlamentuari zerga esparruan dagozkion eskuduntzak murrizten dituelako

Edozein kasutan, Euskal Taldeko diputatu Idoia Sagastizabalek nabarmendu du EAJ-PNVk erabat “aintzat hartzen eta errespetatzen duela” Nafarroako Ekonomia Hitzarmena eta eguneratzearen balioa aldarrikatu du hainbat zerga bateratzeko
29
Iraila
Kongresua
PARTEKATU
29 Iraila | Kongresua

Kongresuak ontzat eman du gaur Hitzarmen Ekonomikoaren eguneratzea Nafarroako Foru Komunitatearen eta Estatuaren artean, eta Euskal Taldearen abstentzioarekin egin du, Foru Parlamentuan erabakitakoarekin eta bozkatutakoarekin ados. Idoia Sagastizabal jeltzaleen taldean Ekonomia eta Ogasun gaietarako bozeramaile denak azaldu duenez EAJ-PNVk “erabat aintzat hartzen eta errespetatzen du Hitzarmena” eta ondo jotzen du bere eguneratzea Estatuak 2015etik geroztik onartu dituen hainbat zerga bateratzeko, baina ezin du ontzat eman Nafarroako Parlamentuari kentzea inputazio indizea ezartzeko eskuduntza, hau da Foru Komunitateak Estatuari ordaintzen dion portzentajea.

“Gure ustetan Estatuko eta Nafarroako gobernuek lortutako akordioak Foru Parlamentuak zerga gaietan erabakitzeko duen marjina murrizten du, eta ezin dugu lege aldaketa hau ontzat eman”, baieztatu du Sagastizabalek. Diputatu jeltzaleak azaldu bezala, Nafarroako legegileak inputazio indizea erabakitzea zegokion hemendik aurrera Espainiako eta Nafarroako Exekutiboetako ordezkariek osatuko duten batzorde teknikoak adostuko duen arauaren bidez.

Vox-ek Ekonomia Hitzarmenaren figurari egindako kritiken aurrean (eguneratzeari osoko zuzenketa aurkeztu dio), Sagastizabalek ziurtatu du eskuin muturreko alderdiak “ez duela Hitzarmena ulertzen ezta ulertu nahi ere”, eta erabiltzen duela “beste autonomia batzuekin gatazka sortzeko eta etekin politikoak ateratzeko”. “Nafarroan eta Euskadin etekin politiko urria iragartzen dizuet”, esan die Sagastizabalek Vox-ekoei.

Itundutako zergak honako hauek dira: gasa, petrolioa eta kondentsatuak erauzteko balioaren gainekoak; zerbitzu digital jakin batzuen gainekoak, Google tasa izenez ezagutzen dena; finantza-transakzioenak, `Tobin tasa´ ere esaten zaiona; hondakinen gordailuaren gainekoak; eta BEZ OSS. Aldaketa teknikoak ere egin dira, Foru Ogasunaren ikuskapenean kudeaketa hobetzeko eta foru-administrazioaren eta estatu-administrazioaren arteko koordinazioa hobetzeko.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ