Euskal Taldeak lortu du Enplegu legeak euskal berezitasuna aitortzea

Ondorioz, EAJ-PNVk erabaki du erretiratzea Enplegu Lege Egitasmoari aurkeztu zion osoko zuzenketa, bihar bertan osoko bilkuran eztabaidatzea aurreikusten zena
Euskal Taldeak lortu du Enplegu legeak euskal berezitasuna aitortzea
28
Iraila
Kongresua
PARTEKATU
28 Iraila | Kongresua

Kongresuko euskal taldeak lortu du, Lan eta Ekonomia Sozialaren Ministerioarekin bideratu den negoziaketa emankorrari esker, Enplegu Lege Egitasmoak aitortzea Euskal Autonomia Erkidegoak enplegu eta enpleguaren sustapen politiketan daukan berezitasuna.

Euskadiren eskuduntzak bermatzen zirela egiaztatuta, EAJ-PNVk Lege Egitasmo honi aurkeztu zion osoko zuzenketa erretiratzea erabaki du, biharko osoko bilkuran eztabaidatzeko zegoena.

Euskal Taldeak iragan 16an erregistratu zuen Osoko Zuzenketarekin ados, Espainiako gobernuak Ganberari bidalitako testu legegilean jasotzen zen “EAEk Gernikako Estatutuak aurreikusten duenarekin ados enplegu politiketan eta enplegua sustatzeko esparruan dituen eskuduntzak erabat zapalduko zuen enplegu politika bat, erabat onartezina den zerbait. Printzipio berberean oinarrituta, lege Proiektuaren asmoa zen Estatutik antolatzea Euskadiko enplegu zerbitzu publikoen antolaketa, egitura eta pertsonala.

Azken egunetako elkarrizketei esker, ezadostasun puntu horiek bideratu eta zuzendu ahal izan dira eta lortutako konpromisoarekin ados, akordio horiek jasoko dira Enplegu Legearen Proiektuaren testuan, EAEk enplegu arloan dituen politika propioak babestera zuzendutako zuzenketa partzialak jasoz. Guztira, Ministerioarekin adostu dira hogei bat zuzenketa partzial. Estatuaren esku hartzerik ez da egongo beraz, EAEko enplegu eta enpleguaren sustapen eskuduntzetan eta antolatzeko duen gaitasuna aitortuko zaio.

Lege proiektua Kongresuan izapidetuko da eta Euskal Taldeak lanean jarraituko du Lege Proiektuaren testuan, jeltzaleek jarrera “partikularra” adierazi duten zatietan, hobekuntzak jasotzen jarraitzeko.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ