Euskadik Iberoamerikako Goi Bileratan parte har dezan sustatzea eskatu du EAJ-PNVk

Almudena Otaolak bere izaera parte-hartzailea indartzeko beharra aldarrikatu du, bai eta bere izaera aitortua duten estatuez haragoko gobernuei sarrera ematekoa ere
23
Iraila
Senatua
PARTEKATU
23 Iraila | Senatua

EAJ-PNVko Almudena Otaola senatariak autonomia eta ordezkaritza propioa duten Estatupeko gobernuek Iberoamerikako Goi Bileratan parte har dezaten bultzatzea eskatu du. Gaur goizeko Senatuko Iberoamerikako Gaien Batzordean, Otaolak gogorarazi du 30 urte bete direla lehen Goi Bilera egin zenetik, eta berreskuratu egin du EAJ-PNVk erakunde horiei bultzada eta ikuspegi berria emateko egindako eskaria. "Beren izaera parte-hartzailea indartu beharko lukete, eta, Nazio Batuen sistemako foroetan gero eta gehiago gertatzen den bezala, halakotzat aitortutako estatutik haratagoko gobernuei sarrera eman”.

Bilera horiei buruzko iritzi positiboa emateaz gain, Otaolak defendatu du gaur egungo lankidetza-sistemaren eraketak “loturak eta harremanak estatuen artean bakarrik ez sortzea” eragiten duela; aitzitik, Iberoamerikako Goi Bileren bidez lortu nahi diren helburuekin “apustu irmoa eta aktiboa egiten duen erakunde-sare bat dagoela”. Eta, gaineratu duenez, “are gehiago, guk lankidetza deszentralizatua defendatzen dugunean”.

Era berean, senatari jeltzaleak salatu egin du Espainiako Estatuak Europar Batasunaren eta Mercosurren arteko Akordioa berresteko eta indarrean jartzeko duen atzerapena, bai eta EBk Mexikorekin eta Txilerekin dituen itunak eguneratu ez izana ere. “Honek Iberoamerika Itun Berdearentzat aliatu garrantzitsua izateko aukera galtzea dakar, baita eraldaketa digitalaren arloan Europar Batasunaren lehiakortasuna hobetzeko bazkide estrategikoa izateko aukera galtzea ere”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ