Euskal Taldeak neurriak eskatu dizkio Gobernu zentralari Espainiako Zuzenbide Estatuaren “egoera eskasa” “konpontzeko”

Kontrol saioan, Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Justiziako ministroari esan dio Estatuak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren 22 ebazpen bete gabe dituela, eta EBko hirugarren herrialdea dela betearazteke dauden epaien ehuneko handiena duena ( % 61)
21
Iraila
Kongresua
PARTEKATU
21 Iraila | Kongresua

Euskal Taldeak, gaur goizean Kongresuan egindako kontrol bilkuran, Estatuak Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren (GEEA) epaiak bete ez dituela adierazi dio Espainiako Gobernuari, eta neurriak hartzeko eskatu dio, Espainiako zuzenbide-estatuaren egoera “eskasa” “konpontzeko”.

Mikel Legarda diputatu jeltzaleak Espainiako Zuzenbide Estatuaren egoera azaldu dio Pillar Llop Justizia ministroari, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren 22 ebazpenekin. Gainera, nabarmendu du Espainia dela betearazteke dauden Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren epaien ehuneko handiena duen Europar Batasuneko hirugarren herrialdea, azken 10 urteetan emandako epai nagusien % 61 betetzeke baitaude.

Bilkuran hitza hartu duenean, diputatu jeltzaleak arreta jarri du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak duela 10 urte baino gehiagotik betetzeke duen epai batean, zeinak 50 mila euroko (gehi interesak) kalte-ordaina ezartzen baitu “jatorri afrikarreko sexu-langile bati, Poliziak, Administrazioak eta auzitegiek emandako tratuagatik”.

Europako Batzordeak joan den uztailean estatu kide bakoitzari dagokionez Zuzenbideko Estatuen egoerari buruz argitaratu zuen txostenak azpimarratzen dituen beste ohar batzuk ere aipatu ditu Legardak. Hala, azaldu duenez, dokumentuak ondorengoak azpimarratzen ditu: “EAJ-PNVk hainbestetan eskatu duen” Sekretu Ofizialen Legea erreformatzea, ustelkeriaren aurkako borrokan jarraitzea, Pegasus kasua deiturikoan jarraitzea, eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusia eta beste organo konstituzional batzuk berritzeko beharra, herritarren oinarrizko eskubideen babesean egiten duten “funtsezko lanagatik”, besteak beste.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ