Juan Carlos Medinak Arabako Errioxaren aldarrikapena entzun dezala eskatu dio Nekazaritza Ministerioari eskualdeko ardoak Errioxa JDKren barruan bereizteko

Jakinarazi duenez, Errioxako Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak mahastien esklusibotasuna bermatzeko onartutako neurriek beste aukera batzuetara ere atxiki nahi dutenak “desaminatzea” bilatzen dute
20
Iraila
Senatua
PARTEKATU
20 Iraila | Senatua

EAJ-PNVko Juan Carlos Medina senatariak Arabako Errioxaren aldarrikapena entzuteko eskatu dio Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari, eskualdeko ardoen izendapen espezifikoa ahalbidetu dezan, betiere Errioxa JDKren babespean eta aterkipean. “Errioxa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzailea Arabako Errioxa entzuten ari ez denez, Ministerioak egin dezala eskatzen dugu”, adierazi du ordezkari jeltzaleak, azken erabakia Espainiako Gobernuak hartu behar duela kontuan hartuta.

Gaurko Gobernuaren kontrolerako saioan, Medinak Luis Planas ministroari jakinarazi dio Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren Kontseilu Arautzaileak joan den astean bere baldintza-agiria eta estatutuak aldatzeko hartu zuen erabakia, –Mahatsak edo muztioak merkaturatzeko orduan, hura osatzen duten ekoizleei esklusibotasuna exijituz eta Errioxako gutxienez urte betez JDKtik kanpo geratzearekin zigortzea– “beste aukera batzuei atxikitzeko ideia izan dezaketen egileak desanimatzeko pentsatutako neurria da”, nabarmendu duenez.

Bere galderan, senatari jeltzaleak gogorarazi du eremuen bereizketak badaudela mundu mailan erreferenteak diren jatorri-deituren barruan, hala nola Bordelen edo Borgoinan. “Ez gara politika alderdikoia egiten ari, eta ez gara gatazka instituzionala sortzen saiatzen; ez da Deitura hautsi nahi, baizik eta entzutea eta elkarrizketarako eta parte hartzeko bideak irekitzeko beharra, Arabako Errioxa marka indartzeko, kokatzeko eta balioa emateko, eta, ondorioz, Errioxa JDKri berari ere balioa emateko”.

Medinak Arabako Errioxaren “hazkunde-potentzial itzela” azpimarratu du, ardoen laborantza-, lan- eta elaborazio-eredu bakarra, artisaua eta Jatorri Deiturako gainerako eremuetatik bereizia delako, balio eta kalitate handiko ardoak ematen dituena. “Kontseilu Arautzaileak ezin die etengabe entzungor egin Arabatik argi eta garbi adierazten diren arren Errioxako erkidegotik ere iristen diren eskaerei. Ezin da izendapena zabaltzea ekarriko lukeen edozein bide oztopatzen eta beldurtzen saiatzeko neurriak hartzen etengabe”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ