Euskal Taldeak Lankidetza Legearen izaera zentralizatzailea “birbideratzea” lortu du negoziaketaren lehen fasean

Josune Gorospe diputatu jeltzaleak Gobernuarekin adostu den akordioaren berri eman du, zeinaren arabera Legeak eskumenak babestuko baititu.Halaber lehen aldiz aitortuko zaie autonomia-erkidegoei EBko lankidetza delegatuko programetan parte hartzeko aukera. Lorpen horien ondorioz, EAJ-PNVk erregistratutako osoko zuzenketa erretiratu egin da
15
Iraila
Kongresua
PARTEKATU
15 Iraila | Kongresua

Euskal Taldeak akordio bat iragarri du Espainiako Gobernuarekin, Garapen Iraunkorrerako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzari buruzko Lege Proiektuan, eskumenak babesteko eta autonomia-erkidegoek EBko lankidetza delegatuko programetan parte hartzeko aukera aitortzeko. Horri esker, jeltzaleek ekainaren amaieran aurkeztu zuten arau-testua atzera botatzeko osoko zuzenketa kendu ahal izan da. Akordio horrek Legearen izaera zentralista birbideratzen du lehen fase negoziatzaile batean, baina Josune Gorospe Garapenerako Nazioarteko Lankidetzaren arloko Euskal Taldearen bozeramaileak ziurtatu du gobernu zentralarekin hitz egiten jarraituko dutela, “lankidetza deszentralizatua” lortzeko.

“Akordio garrantzitsu bat lortu dugu Lege Proiektua birbideratzeko, bere ikuspegi zentralista ezabatuz eta lankidetza deszentralizaturako aurrerapauso handiak jasoz”. Hitz hauekin laburbildu du Gorospek Kongresuko Tribunatik Euskal Taldearen osoko zuzenketa erretiratzeko arrazoiak. Hala, diputatu jeltzaleak azaldu du legearen testuan jasoko dela autonomia erkidegoei garapen iraunkorrerako lankidetzaren esparruan aitortzen zaien ahalmena.

Halaber, jeltzaleek lortu dute Espainiako Lankidetzaren Plan Zuzentzailea Estatuko Administrazio Orokorraren jarduera esparrura mugatzea eta ez autonomia erkidegoena, kudeatzeko eta gobernatzeko tresna propioak baitituzte. Euskal Taldeak legearen testuan jasotzea lortu duen beste gaia izan da Autonomia Erkidegoek eta Toki Erakundeek erabaki ahal izango dutela laguntza humanitariora bideratuko duten aurrekontua. Gorospek nabarmendu du adostu den beste kontu bat dela lehen aldiz jasoko dela autonomia erkidegoek Europako Batasunaren lankidetza programetan parte hartu ahal izatea eta orain artekoa baino zeregin handiagoa izango dutela Europako eta Nazioarteko lankidetza foroetan.

Edozein kasutan, diputatu jeltzaleak baieztatu du akordio hau mugatzen dela “osoko zuzenketa erretiratzera”, eta negoziatzeke geratu direla beste gaiak, hauen artean “Toki Erakundeek ordezkatuta egon behar dutela Lankidetzarako Konferentzia Sektorialean” edo aurrera eraman beharreko “desburokratizazioa”.

Azkenik, Euskal Taldeak Vox-ek aurkeztu duen osoko zuzenketaren kontra bozkatu egoki jo dutelako Garapen Iraunkorrerako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzari buruzko Lege Proiektua 2030 Agendarekin, Garapen Iraunkorrerako Helburuekin eta klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioarekin bat etortzea.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ