ABBren presidente José Antonio Susok irmotasunez esan du azken hilabeteetan Arabako erakundeetarako hautagai jeltzaleak aukeratzearen inguruan zabaldu diren zurrumurruak “intoxikazio kanpaina” baten ondorio direla
EAJ-PNVren Araba Buru Batzarraren presidente José Antonio Susok gaur eman du ezagutzera Batzar Nagusietarako eta Vitoria-Gasteizko Udalerako hautagaiak aukeratzeko barne hauteskunde prozesua urriaren amaieran edo azaroaren hasieran hasiko duela Arabako talde jeltzaleak. Irmotasun osoz ezeztatu ditu,ondorioz, azken hilabeteetan zabaldu diren zurrumurruak. “Intoxikazio kanpaina baten ondorio dira”, esan du argi bezain sendo. Halaber, “pozik” agertu da Arabako ordezkari gorenek pandemiaren eta Ukrainako gerraren ondorioz horrenbeste zailtasun planteatu dituen legealdian egin duten lanarekin. José Antonio Susok ez du “ezer aurreratu nahi izan” behar besteko datu guztiak izan arte eta alderdikideei “eurak baitira azken erabakia hartu behar dutenak” hauteskundeak irabazteko helburuarekin proposatuko den hautagaitzaren inguruan. “Zortzi hilabete geratzen zaizkigu hauteskundeetarako, eta hautagaitzak Arabako udalerri guztietan aurkeztea bilatuko dugu, pertsonarik onenak aukeratuz”.
Gaur goizean Radio Vitoriari eskaini dion elkarrizketan ABBren presidenteak begi onez hartu du Statkraft Norvegiako enpresak berriztagarrien esparruan aurkeztu duen proiektuaren inguruan EHBilduk bere jarrera aldatu izana. “Albiste ona da, konfirmatzen bada”, esan du , eta gaineratu duenez “oraindik ez dakigu Aramaioko Udalak proposamen hori ontzan jotzen ote duen”. José Antonio Susok nabarmendu du Norvegiako enpresak aurkeztutakoa “beste hainbaten artean dagoen proiektua” dela eta espero du EHBilduren babesa Arabako herrialdera ere zabaltzea. “EHBilduk egitasmoa babesten duela esan du enpresa publikoa delako. Hemen, mahai gainean jarri diren proiektu gehienetan EEEk %40ko parte hartzea dauka. EEE baino publikoagoa zaila da aurkitzen. Gainera, esan dute inguruan produzituko den energia sozializatu nahi dutela. Une honetan Erriberabeitian aukera liteke Arasurgo parke fotoboltaikoan produzitzen den energia. Beraz, hori ere hemen egiten da”, azaldu du.
Beste alde batetik, Arabako jeltzaleen buruak esan du Garoñako zentral nuklearra berriz zabaltzeko proposamena, Gaztela- Leongo Juntak egin duena, ez dela errealitatean oinarritzen eta gaineratu du proposamena egin dutela medioetan presentzia izateko.
José Antonio Susok “egoki” jotzen du Garraio Ministerioak hartu duen erabakia urte betez atzeratzeko AHTren lotunerako “alternativa bideragarriena eta egingarriena” aukeratzeko erabakia. “Urte bete ez da ezer. Erabakiko dena erabakiko dela, Vitoria-Gasteizek azpiegitura honek eskaintzen dituen tren zerbitzuak izango ditu”, nabarmendu du.
Arabako hiriburuko udal aurrekontuen negoziaketari dagokionez, José Antonio Susok azaldu du pozik dagoela azken hiru urtetan aurrekontuak onartzea lortu delako Gasteizko herritarren onerako, eta gutxiengo egoeran izan arren lortu dela. “Zergatik ez ote dugu laugarren aurrekontua izango? Ahaleginak egingo ditugu horretarako”, baieztatu du.