Erregioek Europako Kohesio Funtsak zuzenean jaso ahal izatea eskatu du Izaskun Bilbaok

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatuak bart Bruselan eginiko osokoan eskatu zuen erregioek izan dezatela kohesio funtsak zuzenean jasotzeko aukera, efizientzia arrazoiengatik zein ustelkeria arriskua mugatzeko
Erregioek Europako Kohesio Funtsak zuzenean jaso ahal izatea eskatu du Izaskun Bilbaok
14
Iraila
Europako Legebiltzarra
PARTEKATU
14 Iraila | Europako Legebiltzarra

Erregio eta hirien parte hartze zuzenak bermatzen du programak tokian tokiko sare produktiboaren behar eta gaitasunetara moldatuko direla, erabaki prozesuak hiritargoengana hurbiltzen ditu eta kontrola egiteko aukerak hobetzen ditu. Jeltzaleek funtsezko jotzen dituzte baldintza hauek kohesio politika trantsizio energetikoan eta deskarbonizazio prozesuetan hobeto inplikatzeko.

Izaskun Bilbao Barandicak gaur arratsaldeko azken orduan hitz egin du Batasunaren erregio politikari eta kohesioari buruz egin den eztabaidan. Hain zuzen ere, Europako Parlamentuaren osokoak aztertu du kohesioari buruzko zortzigarren txostena, eta beste ekimen bat aztertu du zeinak Europako mugaz gaindiko erregioak integraziorako benetako laborategitzat hartzen baititu.

Eztabaidan nabarmendu da kohesio funtsek kontuan izan beharko lituzketela erregioek eta toki erakundeek gaur egun dituzten beharrizan berriak, Ukrainako inbasioak eragin dituen errefuxiatuak hartzeko.Era berean azpimarratu da negoziaketa prozesuak hobetu beharko liratekeela erregioei eskaintzeko planak informazio eta epe zabalagoekin aurkezteko bidea emango dieten programak eta aurrekontuak ezagutzeko aukera. Era berean aldarrikatu da inbasioak sortu dituen lehentasun berriek ez ditzatela kohesio-eragiketa arruntak atzeratu.

Euskal eurodiputatuak berretsi du politika hauek funtsezko zeregina dutela garapen- proiektuak bultzatzeko, eta hurbiltasuna lotu du trantsizio energetikoa eta deskarbonizazioa bultzatuko duten eragiketen arrakastarekin.“Klima aldaketa gelditzeko helburu orokorrak Europa osorako ezartzen ditugu, baina egunero irabazi behar diren batailak toki mailan gertatzen dira”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ