Ortuzar Buenos Airesen batzartu da Argentinako Errepublikako Gobernuko eta oposizioko izen handiko ordezkariekin

EBBren presidentea gaur goizean batzartu da Mauricio Macri Argentinako presidente ohiarekin, eta Gerardo Moralesekin Unión Cívica Radical alderdiko lider eta Jujuyko gobernadorearekin, eta gaur arratsaldean batzartuko da Gobernuan dagoen Partido Judicialistako lehen mailako ordezkariekin
Ortuzar Buenos Airesen batzartu da Argentinako Errepublikako Gobernuko eta oposizioko izen handiko ordezkariekin
13
Iraila
EBB
PARTEKATU
13 Iraila | EBB

OHARRA: Bileraren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek bi bilera izan ditu gaur goizean Argentinako oposizioaren ordezkari nagusienekin: Mauricio Macri, PRO-Propuesta Republicana alderdiko ordezkariarekin eta Gerardo Morales Unión Cívica Radical alderdiko presidente eta Jujuy probintziako gobernadorearekin. Argentina eta Uruguaira egin duen bidaia ofizialean jeltzaleen buruak aurreikusten du gaur arratsaldean Gobernuko ordezkari esanguratsuekin batzartzea, hain zuzen ere gaur egun Gobernuaren ardurak dituen Partido Justicialistako kideekin. Argentinako Errepublikak datorren urtean egingo ditu hauteskunde presidentzialak baina alderdi politiko nagusiek ez dituzte oraindik egin hautagaiak aukeratzeko dagozkien barne prozesuak.

Oposizioko koalizioaren buru izateko dauden hautagaien artean Mauricio Macri dago, 2015etik 2019ra Nazioko presidente izandakoa. Macrik bere laneko bulegoan hartu du Ortuzar, eta ordubetez aritu da harekin. Bilerak iraun duen denboran, bi buruzagiek beren nazioen egoera politikoari buruzko irizpideen berri eman diote elkarri, arlo ekonomikoan ziurgabetasuna baita nagusi batean zein bestean. Euskadiren eta Argentinaren arteko harreman politiko, ekonomiko eta afektiboak estutzearen alde agertu dira Ortuzar eta Macri. Bilera amaitu ondoren, Ortuzar Jujuyko Etxera joan da, bertan Gerardo Morales, Unión Cívica Radicaleko eta Unión Cívica Radical alderdiek oposizioko aliantza osatzen dute, lehenengoak Buenos Airesen ezarpen handia duen bitartean, bigarrenak lurralde-ordezkaritza zabalagoa du, hiru probintziatako gobernadoretza duelarik. Moralesekin ordubeteko bilera egin da, giro onean, eta alderdien eta nazioen arteko harremanak estutzeko asmoz ere amaitu da.

Arratsaldean, Ortuzarrek beste bi bilera egingo ditu agintean dagoen Partido Justicialistako ordezkariekin. Lehenengo eta behin, EBBko presidentea Argentinako Diputatuen Ganberara joango da, Cecilia Moreau Botere Legegileko presidentearekin eta Eduardo Valdés erakunde horretako Kanpo Arazoetarako Batzordeko presidentearekin biltzeko. Ondoren, Argentinako Ekonomia Ministerioko Industria eta Produkzio Garapeneko idazkari José Ignacio de Mendigurenekin bilduko da.

Ortuzarrek amaiera emango dio bihar Argentinara egingo duen 28. bidaia ofizialari, izaera ekonomiko nabarmena duen agendarekin. Gauean, Uruguaira doan hegazkina hartuko du, bere bisitaren bigarren eta azken etapari ekiteko.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ