Aitor Estebanek ohartarazpena egin dio Espainiako gobernuari: “Datozen lau hilabeteak erabakigarriak izango dira gure arteko akordioak betetzeko”

TVEn egin dioten elkarrizketan, Euskal Taldeko bozeramaileak aitortu du “azaleko” harremana ematen ari dela Estatuko gobernuarekin Estatuko Aurrekontu Orokorren negoziaketarako, onartzeko aste batzuk falta direla; eta baieztatu du EAJ-PNV saiatuko dela zuzentzen, Legealdia amaitzeko falta den aldian, euskal legearen bidez euskal autogobernuari egin zaion kaltea
08
Iraila
Kongresua
PARTEKATU
08 Iraila | Kongresua

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, Espainiako gobernuari erreklamatu dio gaur bete gabe jarraitzen duten akordioak datozen lau hilabeteetan betetzea. TVEn egin dioten elkarrizketan eta atzo bertan Andoni Ortuzar EBBren presidenteak adierazitakoaren harira, Estebanek urte amaiera honetaz esan du “erabakigarria” izango dela, bete gabe jarraitzen duten eta Espainiako exekutiboarekin izenpetutako itunak aurrera ateratzeko. “Batzuentzat kanpainan murgilduta gaudela ematen du eta urtarriletik aurrera luzapenean izango gara. Beraz, datozen lau hilabeteak erabakigarriak izango dira eta orain arte aurrera atera ez diren hainbat akordio islatu beharko dira”, baieztatu du.

Hain zuzen ere, Estebanek gogora ekarri du hemendik aurrera Kongresuan abiatuko den bilkura aldia markatuko duela Estatuko Aurrekontu Orokorren izapideak, Gobernuak hurrengo asteotan aurkeztuko baitu. Aurrekontuen inguruko negoziaketez galdetuta, Estebanek aitortu du harremanak, hasiera batean “azalekoak” izan direla.

Edozein kasutan, bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du EAJ-PNVren lanaren xedea izango dela eskuduntza autonomikoek “euskal autogobernua errespetatzen zuela esan arren” Estatuko gobernuak onartu duen legeriaren eraginez jasan duten kaltea “zuzentzen saiatzea”. “Kasu batzuetan eskuduntzen banaketa aldatzera iritsi dira”, deitoratu du. “Hori da zuzentzen saiatuko garena, geratzen zaigunean gutxienez”, baieztatu du.

Azkenik eta organo judizialen berrikuntzan eman den geldialdiari dagokionez, Esteban ezkor agertu da gatazka hau laster konpontzeari dagokionez, eta gai horretatik bere burua urrundu nahi izan du. “Agerian dago organo judizialak, alderdi batzuentzat behintzat, beren ideologien betearazleak direla, eta horrela txarto goaz. Ez diot irtenbiderik ikusten, eta uste dut bakoitzak (PPk eta PSOEK) bere probetxua bilatuko duela. Gure begira egon ez daitezela,horretatik kanpo geratzen gara. Ez zaigu serio iruditzen”, esan du.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ