Euskal Taldeak bere poza adierazi du Donostialdean ur horniduraren sistema hobetzeko hitzarmena sinatzea lortu duelako

Añarbeko Beheko Kanalaren ordezko eroanbidea eraikitzea errealitate bat izango da, EAJk 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei egindako zuzenketa bati esker
Euskal Taldeak bere poza adierazi du Donostialdean ur horniduraren sistema hobetzeko hitzarmena sinatzea lortu duelako
22
Uztaila
Kongresua
PARTEKATU
22 Uztaila | Kongresua

Añarbeko Beheko Ubidearen ordezko eroanbidea errealitatea izango da azkenean ACUASen Administrazio Kontseiluak atzo bertan Añarbeko Urak sozietate publikoarekin hitzarmena izenpetzea onartu ondoren. 36 milioi eurotan kuantifikatu den inbertsio hau egin ahal izango da, Euskal Taldeak 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei Kongresuan zuzenketa aurkeztu zuelako eta Donostialdeko ur hornikuntza hobetzea ekarriko duelako 310 milatik gorako biztanleriaren ur hornikuntza bermatzearekin batera.

“Poztu gaitu atzo bertan ezagutu genuen iragarpenak. Urtetako lanaren ondorio da, behin eta berriz eskatu dugulako; baina azkenean Añarberen berrikuntza errealitate bihurtuko da eta horri esker gure hiritargoaren bizitza kalitatea hobetuko dugu, hori baita Alderdi gisa dugun helburu nagusia”, baieztatu du pozarren negoziaketa hauen nondik norakoak goitik behera ezagutu dituen Aitor Estebanek.

Administrazioak eman duen informazioaren arabera “eroanbide berriaren eraikuntzarekin, egungo ubidea konpontzeko eta hobetzeko lanak egin ahal izango dira, eta horrekin konponduko dira azpiegiturak urteetan zehar dituen ezegonkortasun eta emari galeren arazoak”. Hori da, hain zuzen, euskal erakundeek urteetan erreklamatu dutena eta EAJ-PNVk Madrilen kemen handiz bilatu duena.

Ondoren, Euskal Taldearen zuzenketa, Gorteek onetsi zutena 2022ko Estatuko Aurrekontu Orokorren izapidean:

*Xedapen gehigarria. Añarbeko ubidearen (Gipuzkoa) ordezko eroanbidea obra hidraulikoa egin eta transmititzea Euskal Autonomia Erkidegoan.

1. Estatuko Administrazio Orokorrak Añarbeko Ubidearen (Gipuzkoa) ordezko eroanbidea obra hidraulikoa lizitatuko du 2022an, Aguas de las Cuencas de España, S.A. (ACUAES) Estatuko Merkataritza Sozietateari enkargatuta, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen arabera, zeinaren bidez Espainiako ordenamendu juridikora egokitzen baitira Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 204/23/EB eta 2014/24/EB Zuzentarauak, 2014ko otsailaren 26koak.

2. Lan hau amaituta, Estatuko Administrazio Orokorrak bere titulartasuna lagako dio Añarbeko Uren Mankomunitateari, hura jasotzen denean azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 243 artikuluan aurreikusitakoaren arabera.*

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ