Estebanek Sanchezi galdetu dio hurrengo legealdian “Moncloara noren babesarekin iritsi nahi ote duen” oraingoan kideak baztertzen eta adostutakoa bete gabe uzten jarraitzen badu

Euskal Taldeko bozeramaileak Gobernu zentralari erreklamatu dio “adorez” aurre egin diezaiela Kataluniako auziari eta EAEko Estatutu berriaren negoziaketari “tokian tokiko nazio sentimenduak aintzat hartuz” Sánchezek inbestidurako akordioan hitzemandakoa betez
13
Uztaila
Kongresua
PARTEKATU
13 Uztaila | Kongresua
  • Bete gabe utzitakoen artean dago Exekutiboaren ekimenak EAJ-PNVrekin batere aztertu gabe gauzatu direla, pendiente dauden eskumenak EAEri transferitzea, Nafarroako Gobernuari Trafiko eskuduntza transferitzea edo Euskadiren ordezkaritza ahalbidetzea kirol- eta kultura- esparruan

 

  • Estebanek Sánchezi ohartarazi dionez, ‘ezin diozue zuen buruari halakorik onartu’ argudioa Exekutiboari babesa ematen jarraitzeko argudio gisa ez dela arrazoi “adore emailea” PPren aldetik iristen diren mezuak “etsigarriak” izateaz gain “hurbiltzera animatzen ez duten arren”

 

  • EAJ-PNV ez dago argindar enpresen eta bankuen mozkinetatik kentzearen kontra, baina bermeak exijitzen ditu neurri horrek erabiltzaileari kalte egin ez diezaion, inbertsioak arriskutan jar ez ditzan, Europak ezarritakoa bete dezan eta gauza baten gainean zerga bikoiztea ekar ez dezan

“Parlamentuko harremanak zaindu ezik, noren babesarekin iritsiko zara Moncloara hurrengo hauteskundeen ondoren? Inkesten arabera inbestidurarako babesa eman genizun taldeen laguntza beharko duzu…. ez bada, jakina, PPrekin koalizio zabal bat nahi duzula. Hala ez bada, gurekin jarraitu beharko duzu, zer egingo duzu kide izaten jarrai dezagun?”.

Galdera hau izan da Aitor Estebanek Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak Pedro Sánchez Espainiako Gobernuko presidenteari luzatu dion mezu nagusia, politika orokorrari buruzko eztabaidaren bigarren saioan. HItza hartzean, Estebanek azaldu du EAJ-PNVrekin adostutako konpromisoak behin eta berriz utzi direla bete gabe (azkena bezperakoa izan da, neurriak iragarri baititu talde jeltzalearekin aldez aurretik kontrastatu gabe), baina Sánchez gonbidatu du legegintzaldia amaitzeko geratzen den aldian adorez jardutera. Bozeramaile abertzaleak argi utzi nahi izan du PPren aldetik iristen diren mezuak “etsigarriak” izateaz gain “elkar ulertzera gonbidatzen ez dutela”, baina hori ez lukeela Sánchezek erabili behar PSOEren alternatibarik ez dagoela argudiatuz babes modura erabiltzeko. “’Zuen buruari ezin diozue halakorik onartu’, ‘beste alternatibarik ez duzue’ argudioak etsigarriak dira eta ez oso burutsuak, gainera. Egia esan, ‘zu zara zure buruari halakorik onartu ezin diozuna’, presidente jauna. Ezin zara kiderik gabe geratu. Zer egingo duzu babesa ematera motibatzeko?”, galdetu dio Estebanek.

“Dena ondo badoa, aurkezten dituzun proiektuak onartzen badira, zergatik daukat nik aste batean eta hurrengoan deserosotasun eta Gobernuarekin etengabe eztabaidan aritzeko sentsazio hau?”, izan da Estebanek Sánchezi planteatu dion beste hausnarketa. “Gauza batzuk egiten ari dira, hainbatetan gure borondate onari esker, baina beti gertatzen ari da behin eta berriz insistitu ondoren, eta Gobernuarentzat bere kideen kezkak lehentasunezko jotzen ez dituelaren sentsazioarekin”, azaldu du. “Baina, gauza batzuk daude betetzen ari ez direnak, zuk zeuk inbestidura akordioan izenpetu dituzunak”, gaineratu du, pendiente dauden eskuduntzak EAEko erakundeen ardurapean uzteko konpromisoa, Nafarroako Foru Komunitateari Trafiko eskuduntzak transferitzea; kirol- eta kultura- esparruan Euskadiren nazioarteko ordezkaritza sustatzeko bideak irekitzea aipatu baino lehen; edo Estebanen ustetan Sánchezek legealdi hasieran zuen erronkarik handiena”. EBBren presidente Andoni Ortuzarrek PSOEren idazkari nagusiarekin 2019ko abenduaren 30ean izenpetu zuten inbestidura akordioaren 4. puntuan jasotzen dena: Alderdien eta erakundeen arteko elkarrizketaren bidez, Estatuaren egituran tokian tokiko identitateak aitortzeko beharko diren erreformak bultzatzea, eta, hala badagokio, beharrezko lege-aldaketak adostea, Kataluniako auziari zein EAEko Estatutu berriaren negoziazioari eta akordioari irtenbide egokia aurkitzea xede, bien sentimendu nazionalak kontuan hartuta. “Ezta ez duzu ezer egin horri aurre egiteko”, deitoratu du Estebanek. “Ez duzu ezer arriskatu”. Edozein kasutan, euskal bozeramaileak Exekutibo zentraleko presidentea animatu du legegintzaldia amaitzeko geratzen dena baliatzera bien arteko kolaborazioa indartzera eta hitzemandako konpromisoak betetzera. “Estadista zaren aldetik Estatuaren egituraketa-auziari helduko bazenio, zure figura eta zure alderdiarena hazi egingo lirateke. Behar bada hori da zure hautesleek espero dutena: benetan eraldatzaile izan zaitezela eta hedabideen eta eskuinaren aurrean kikildu ez zaitezela”, planteatu du bozeramaile jeltzaleak.

Estebanek Partido Popularraren aldetik heltzen diren mezu etsigarri batzuk azaldu ditu. “Begiak busti egiten zaizkie ekonomia suspertzeko posibilitatean baino, atzeraldi ekonomiko baten aurrean gaudela pentsatuta. Uko egin diote Estatuaren gutxieneko konpromisoak babesteari aurka egiteko estrategia erabiliz, aurkaria desgastatuz, gutxietsiz eta bere izen ona zikinduz. Konfrontazioa baliatzen dute alternatiba gisa eta hainbat ekimenetan Voxekin batera jartzen dira, kasu batzuetan beren administrazioan kide gisa onartzera helduz. Feijoó jaunak baimena eman zion Andaluziako presidenteari hala egin zezan beharrezko jotzen bazuen”, azaldu du.

Ordezkari jeltzaleak era berean aipatu ditu Sánchezek asteartean iragarri zituen neurriak, hauen artean argindar konpainien eta bankuen mozkinei ezarriko zaizkien zerga berriak. “Ez gaude aldi baterako mozkinen gaineko zergak ezartzeko ideiaren kontra, baina ezin da edozelan egin. Saihestu behar da berriro ere erabiltzailearengana iritsi daitezela; kontuan izan industria hauetako batzuei Exekutibo honek lehenagotik erabaki dituen neurriak ezarri zaizkiela; eta Europak ezartzen dituen baldintzak eta mugak bete beharko dira. Sektore batzuk oso delikatuak dira, neurriak aplikatuko zaizkienekin hitz egitea ezinbestekoa da enplegua sortzeko inbertsioak arriskutan jarri nahi ez badira edo asmo deszentralizatzaileak saihesteko”, baieztatu du. Eta azken ohartarazpena luzatu dio Sánchez presidenteari. “Atzo iragarritako neurriak koiunturazkoak dira egiturazkoak baino gehiago, eta horrek benetan kezkatzen gaitu. Orain arte hartutako gehienak egiturazko bihurtzen hasiak dira, eta hori onartezina da BPGaren %120ra iristen ari den zorra duen Estatuarentzat.

GARRANTZITSUA: Erantsita dago Aitor Estebanen diskurtsoa, hizlariak zati batean modifika lezakeela ohartaraziz. Beraz, balioa izango du soilik hizlariak hemizikloan esandakoak, testu honetan idatzita jaso arren.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ