Aitor Estebanek deitoratu egin du Sanchezek berriro ez ikusiarena egitea eta ministerioen arteko 'brainstorming' baten ateraldi diruditen neurriak iragartzea

Euskal Taldeak Kongresuan duen bozeramaileak ohartarazi du Espainiako Gobernuko presidenteak politika orokorrari buruzko eztabaidan gaur ezagutarazi dituen jardueretako batzuk argi eta garbi eskumenak inbaditzen ari direla
12
Uztaila
Kongresua
PARTEKATU
12 Uztaila | Kongresua

Aitor Esteban Diputatuen Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak hitz egin du gaur arratsaldeko lehen orduan hedabideetako profesionalen aurrean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen hitzaldiaren eta hark politika orokorreko eztabaidan iragarri dituen neurrien lehen balorazio laburra egiteko. “Sentsazioa eman dit -ziurtatu du Estebanek- nire ustez nahitaez aipatu eta jorratu behar ziren gai batzuk falta izan direla, baina, batez ere, iruditu zaidana da Gobernuak ministerio ezberdinen artean antolatu izan zukeela ‘brainstorming’ moduko bat, horietako bakoitzak bere ideiak adieraz zitzan, eta, Sanchezek plan gehiagorik egin gabe, ideia horiek guztiak mahai gainean jarri besterik ez du egin”. Neurri sorta hori sakon balioesten hasi gabe, Estebanek agerian utzi nahi izan du are larriagoa dela, bere ustez, Espainiako presidenteak, beste behin ere, ez dielako horien edukiaren berri eman bere kide izan daitezkeenei, ez eta aurretik izan dituen taldeei ere. Bozeramaile abertzaleak nabarmendu nahi izan du, halaber, Sanchezek iragarritako neurri batzuk argi eta garbi eskumen-inbasio bat direla, eta beste lurralde batzuen ekonomia- eta eskumen-eremuan ere ondorioak dituztela. Amaitzeko, Estebanek gogorarazi die kazetariei hasiera batean bihar goizean egitekoa zen hitzaldian Euskal Taldearen jarrera zehatzago azalduko duela.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ