Euskal Taldeak “babes kritikoa” eman dio Trenbide Sareari buruzko legeari, gaur kongresuan egin den Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Batzordean, eta lanean jarraituko du testuan hobekuntzak jasotzeko Osoko bilkuran onartua izan baino lehen eta Senatuko izapidearekin jarrai dezan: “Lege positiboa da eta Batzordearen Erabakiaren alde bozkatuko dugu, baina kritikoki egingo dugu eta are akordio zabalagoa lortzeko ahalegina egingo dugu”, esan du Iñigo Barandiaran diputatu jeltzaleak.
Hitz egiteko hartu duen tartean, Barandiaranek balioetsi du EAJ-PNVk lortu duen akordioa autonomia erkidegoen esparruan zirkulatzen duten lineen izaera propioa aitortzeko eta azpiegituren administrazioa “bultzatzeko” trenbide sarea erabiltzeko kanonak ezartzeko orduan, izaera tributarioa izateari utzi diotelako Legea aldarazteko Europako Zuzentaraua aplikatuz. Halaber, Euskal Taldeak bere egiten du Parlamentuko beste taldeek aurkeztu duten zuzenketa, enkanteetan prezioak berraztertzea ahalbidetuko baitu, lehengaien,hornigaien eta energiaren merkatua nabarmen aldatzen denean.
Hala ere, diputatu jeltzaleak deitoratu du Euskal Taldeko proposamenak ez direla onartuak zian “Euskal Y” deritzona osatuko duen “euskal intercity” delakoaren ustiapena EAEko agintarien ardurapean egon dadin eta autonomia erkidego batetik baino gehiagotik igarotzen diren trenbide sareak autonomia erkidego horietako hizkuntza ofizialetan egon daitezen, gaztelania eta EBko beste hizkuntza ofizial bat besterik ez baitira aurreikusten.