Defentsako gastuaren igoera “kanpoko erasoaren aurrean defendatzeko edo disuasiorako” erabiltzea aldarrikatu du Ortuzarrek

Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak aitortu du “lotsa” sentitzen duela Euskadin “Putin babesten duten eta batzokietan pintadak egiten dituzten” gazteak izatea eta Ezker Abertzaleari gogoratu dio GKSk egiten duela “eurek besteei betidanik egin dietena”
30
Ekaina
EBB
PARTEKATU
30 Ekaina | EBB

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek uste du “haize armamentistak” datozela OTANen gailurretik, baina espero du, hala aldarrikatzen du berak, Aliantza osatzen duten estatuek defendatzen duten defentsa gastuen igoera kanpotik datozen erasoetatik defendatzeko soilik izatea, eta , edozein kasutan, disuasiorako erabil daitezela. Halaber, EAJ-PNVren buruak baieztatu du “lotsa” eragiten diola Euskadin Putin babesten duten eta batzokietan sobieten aldeko pintadak egiten dituzten gazteak daudela jakiteak.

Onda Vascari eskainitako elkarrizketan Ortuzarrek nabarmendu duenez “Vlademir Putin eta bera bezalako beste batzuk kenduta, inori ez zaio armamentismoa gustatzen , ezta defentsa gastuak igo beharraz hitz egin behar izatea ere: Baina, `defentsa gastuak´ kontzeptuari begiratzen badiogu, nik sinetsi nahi dut gastu horiek direla, kanpoko balizko eraso baten aurrean gure burua defendatzeko edo, bestela, disuasiorako izan daitezela. Eta balio dezatela inork Putinek Ukrainan egin duen berbera Europako lurraldeko beste lekutan egiteko tentazioa badu edo, bestela, Txinan balizko mehatxu hori pizten bada, birritan pentsa dezatela aurrean indar militar kohesionatu eta ondo antolatua izango dutelako”. Buru abertzaleak aitortzen duenez “pena bat da horrela ibili behar izatea, defentsan gastatzen den diruarekin munduko gosearekin amaituko genukeelako , baina onkerian ere ezin gara erori”. Puntu honetan, Ortuzarrek mezua bidali nahi izan die defentsa gastua igotzea “zentzugabekeria” dela esaten dutenei. “Beren lagun Putini esan diezaiotela, egiten ari dena egin ez dezala”.

EBBren buruak hitz egin nahi izan du batzokiak sobieten aldeko pintadekin erasotzen dituztenez eta esan du “lotsa” eragiten diola Euskadin Putin babesten dutenak eta bere sinboloak bere egiten dituztenak egotea. Ortuzarren esanetan, sabotaje horien egileak “ezagutu ez zuten erregimenaren nostalgiko dira, komunismoa izan baita porrotik handiena ezagutu duen ideologia politikoa”. Eta EH Bilduko koordinatzaile orokor Arnaldo Otegik Putin argi eta garbi babesten duen Gazte Koordinadora Sozialista gaitzesteko esan dituen hitzez galdetuta esan duenez GKSk “esker abertzalearen ohitura guztiak dituzte, beste gauza bat da erantzunkor irten zaizkiela. Eurek besteei egin dieten berbera egiten dute GKSkoek. Orduan, izan daitezela arduratsu, ardurak har ditzatela eta egin dezatela egin behar dutena, baina ez diezagutela esan hau beren arazoa ez dela, beren arazoa delako. Erosoegia da kolpe batez beraiengandik libratzea, baina ahateen atzera ibiltzen bazara, ahateen antzera igeri egiten baduzu eta ahateen antzera “piru-piru” egiten baduzu, ahatea zara, zalantzarik gabe. Buru abertzaleak hitz egin nahi izan du esker abertzaleko eta Sortuko gazte disidenteen artean txosnen inguruan sortu den gatazkaz. “Deigarri egiten zait talde hauek, daukaten ideologia sendoarekin, horren balore altuekin eta guri `elite burgesak´ deitzen digutela, elkarren artean txosnak direla eta ez direla elkarri mokoka ibiltzea. Ekarpen ideologiko galanta eta ekarpen politiko galanta: txosnak jarri ahal dituzten edo ez!”, kritikatu du. Eta ez du ezkutatu harrituta dagoela egin duten adierazpenen arabera “txosnak jartzeko baimena ematen duena Sortu delako. Noiztik da Sortu herri honetan txosnak kontratatzeko zentrala?”, galdetu du.

 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ