EAJ-PNVk bere “tradizio eta bokazio europazalearekin” Europaren eraikuntzaren mugarri jotzen duen CoFoEn parte hartu izana ospatu du Gorospek

Diputatu jeltzale eta eztabaida gune honetan Gorteen ordezkaritzako kideak nabarmendu du Estrasburgon egin den esfortzua “EBren araudian Argitasun Zuzentaraua jasotzeko eta Europaren nortasunaren parte diren herrien hizkuntza- eta kultura-aniztasuna aldarrikatzeko”
28
Ekaina
Kongresua
PARTEKATU
28 Ekaina | Kongresua

Josune Gorospe diputatu jeltzaleak gaur ospatu du Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzian EAJ-PNVren Kongresuko Taldearen parlamentari gisa parte hartzeko aukera izana eta esan du EAJ-PNV “bokazio europazale argia” duen alderdia dela. “Garrantzitsua izan da Europako Batasunaren barruan halako mugarri garrantzitsuan parte hartu ahal izatea”, nabarmendu du.

Europako Batasunerako Kongresuko Batzorde Mistoan, Gorospek partekatu du Gorteen ordezkaritzako beste bi kideekin batera Konferentzia honetaz egiten duen balorazioa. Hala, diputatu jeltzaleak azpimarratu du Estrasburgoko Osoko Bilkuran hainbatetan parte hartzearekin egin den esfortzua “EBren araudian Argitasun Zuzentaraua jasotzeko eta Europako herrien hizkuntza- eta kultura-aniztasuna aldarrikatzeko, herri horiek ere Europaren nortasunaren parte diren heinean”. Osasunaren Batasunaren sorreraz ere hitz egin du “burujabetza partekatuan” oinarrituta, osoko bilkurako agerraldietan izan duen helburuetako bat izan delarik.

Halaber, Gorospek azaldu du Konferentziak iraun duen bitartean Hezkuntza, Kultura, Gazteria eta Kirola aztertzeko lantaldeetan parte hartu duela eta proposamenak eta hausnarketak egin ahal izan dituela hitza hartzeko aukera izan duen 50etik gorako alditan. Gainera, Gorospek gogoratu du Osoko Bilkuran lantaldean parte hartu duten Estatu kideetako parlamentuen bozeramaile gisa hitz egin duela.

Amaitzeko, diputatu jeltzaleak azpimarratu du parte hartze prozesu hau “finkatu behar dela” eta gaineratu duenez “lanean jarraitu behar dugu Europaren eraikuntza sustatuko duen gobernantza irekian”. Era berean baieztatu du Konferentzia dela “hitzarmenak aldarazteko prozesurako atea”. “Nahiko genuke izaera federaleko konstituzio batean amaitzea, herritarrengandik hurbilen dauden erakundeen eskumenak errespetatuz”, amaitu du.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ