Konkurtso-legearen alde agertu da Euskal Taldea zordunentzako benetako bigarren aukera lortu ondoren

EAJ-PNVk lortutako akordioa goraipatu du Mikel Legardak, zeinaren bidez konkurtso-prozesu batean dauden pertsona fisikoak eta enpresari autonomoak Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin izan ditzakete zorren zati bat ordaintzetik salbuetsita geratzea onartu baita
Konkurtso-legearen alde agertu da Euskal Taldea zordunentzako benetako bigarren aukera lortu ondoren
23
Ekaina
Kongresua
PARTEKATU
23 Ekaina | Kongresua

Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeak akordio bat lortu du Estatuko gobernuaren ministerio ekonomikoekin Konkurtso legea aldarazteko Proiektuarekin inguruan, zordunek benetako bigarren aukera bat izan dezaten, Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzarekin izan ditzaketen zorrak zati batean ordaintzetik salbuestean. “Pertsona naturalentzako bigarren aukera errealitate izatea lortu da. Gobernuaren hasierako proiektuak bazter-bidean uzten zuen edo nabarmen ahultzen zuen eskubide publikoko maileguak barne ez hartzean”, azpimarratu du Mikel Legarda diputatu jeltzaleak.

Hain zuzen ere, Legearen irizpena onetsi duen Justizia Batzordearen bileran Legardak nabarmendu duenez, Euskal Taldeak lortu du pertsona naturalak, fisikoak eta enpresari autonomoak, “behin baino ez eta oso neurri onean” eskubideko publikoko maileguak ordaintzetik salbuetsita geratzea, Zergen Administraziorako Estatuko Agentziaren kasuan zein Foru Ogasunarekin eta Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrarekin.

Hala, zordunak zorraren lehen 5000 euroak ordaindu behar izatetik salbuetsiko dira, bai eta zorraren gainerako beste erdia ordaintzetik ere, gehienezko kopurua 10.000 eurokoa izango delarik, zorra Ogasunarekin edo Gizarte Segurantzarekin denean. Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak 2021ean emaniko datuen arabera konkurtso-prozesua aurkeztu zuten 13.500 pertsona naturalen %7k baino ez zuen Zerga Agentziarekin 5000 eurotik gorako zorra.

Halaber, Euskal Taldeak lortu du zordunak ordaintzetik libratzeko baldintza batzuk bigunagoak izatea. Hala, Legea onartzen denetik aurrera, eskatuko den baldintza izango da zordunari 3ko edo hortik gorako espetxe zigorra ezarri ez izatea, eta hutsegite administratibo sozioekonomiko oso larri edo larria egiteagatik zigortua ez izatea, zenbatekoa salbuetsiko zaion kopurua baino handiagoa denean.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ