Renew Europe alderdiak Bruselan egingo duen gailurrean izango da bihar Ortuzar, Europako zortzi Estatuko buru eta lehen ministrorekin batera

EBBren presidente eta Europako Alderdi Demokratako presidenteak, Mikel Burzako burukideak eta Europako Parlamentuko diputatu andre Izaskun Bilbaok osatuko dute Bruselara bidaiatuko den ordezkaritza jeltzalea, non Europako ordezkariek Europako Batasunerako giltzarri jotzen diren gaiak aztertuko dituzten, besteak beste Ukrainako gerra eta gizateriarentzat, ekonomiarako, esparru sozial, energetiko eta geopolitikorako ekarri dituen ondorio larriak
Renew Europe alderdiak Bruselan egingo duen gailurrean izango da bihar Ortuzar, Europako zortzi Estatuko buru eta lehen ministrorekin batera
22
Ekaina
EBB
PARTEKATU
22 Ekaina | EBB

Andoni Ortuzar, EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarraren presidente eta Europako Alderdi Demokrataren lehen presidenteordea bihar, ekainak 23, Bruselan izango da Renew Europe , Europako Parlamentuko hirugarren talderik handiena,osatzen duten alderdietako Estatu buruak, lehen ministroak eta liderrak batuko dituen gailurrean.BOZARen egingo den bileran (Arte Ederren Zentroa) Ortuzarrekin izango dira Mikel Burzako EBBren nazioarte gaietarako burukidea eta Europako diputatu jeltzale Izaskun Bilbao Barandica.

Topaketa egingo da ekainaren 23 eta 24an egingo den Europako Kontseiluaren bilera hasi baino lehen, eta askotariko gaiak jorratuko dituzte Renew Europe alderdiaren ordezkariek. Gai nagusia Ukrainako gerra izango da, bai eta gatazka hau maila guztietan eragiten ari den ondorio larriak ere, ondorioak ematen ari baitira alderdi humanitarioan, ekonomian, esparru sozialean, energian , geopolitikan, kulturan,… Europako Etorkizunari buruzko Konferentzia (CoFoE) berrikitan amaitu izanak ere aukera berriak zabaldu ditu aldarazpen garrantzitsuak egiteko, Europa eraginkorragoa eraikitzeko eta funtzionamendu are demokratikoagoarekin. Halaber, 2024ko maiatzean Europako Parlamenturako egingo diren hauteskundeak aztertuko dira, zeinei begira Renew Europek bere posizioa indartu nahi duen estatuko zortzi estatu buru edo Gobernu buru kide dituela oinarri hartuta. Nabarmendu beharrekoa ere bada Europako Kontseiluko presidenteaz gain sei komisario eta 103 parlamentari ere badirela Europako alderdi honetako kide. Europako estatu nagusietako liderrek egun bizitzen ari diren egoera politiko delikatua ere hizpide izango dute ordezkariek, azken asteotan egin diren askotariko hauteskundeetan bizi dituzten estutasunak aintzat harturik eta horrek Europako egungo lidergoa ahultzea ekar lezakeela, bereziki, Kontseiluko Frantziar Presidentetzaren amaieraren eta Txekiar Errepublikaren hasieraren, uztailaren 1etik aurrera, arteko tarte horretan.

 Ordezkaritza jeltzalea BOZARera iritsiko da 12:45ak aldera eta une horretan adierazpenak eskainiko ditu Andoni Ortuzarrek.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ