Ikus-entzunezkoen Legean, bere zuzenketei esker egindako hobekuntzak azpimarratu ditu Luke Uribe-Etxebarriak, baina ekoizle independenteen tratamendua deitoratu du

Senatariak dionez, “ez da nahi genukeen legea, baina ikus-entzunezko autogobernua, EITBren gobernantza eta euskararen gutxieneko presentzia babestea lortu dugu”
Ikus-entzunezkoen Legean, bere zuzenketei esker egindako hobekuntzak azpimarratu ditu Luke Uribe-Etxebarriak, baina ekoizle independenteen tratamendua deitoratu du IKUSI BIDEOA
22
Ekaina
Senatua
PARTEKATU
22 Ekaina | Senatua

EAJ-PNVk Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorrak izan dituen hobekuntzak azpimarratu ditu, tramitazioan zehar Euskal Talde Parlamentarioarekin lortutako akordioei esker, eta Senatuan berau onartzearen aldeko botoa eman du. Luke Uribe-Etxebarria pozik agertu da “bere espiritu eta joera birzentralizatzailea iraultzea lortu delako”, eta, nahiz eta “nahiko genukeen legea izan ez, Gobernuaren labeetatik atera zen proiektua baino nabarmen hobea da. Eta ikus-entzunezko autogobernua, EITBren gobernantza eta euskararen gutxieneko presentzia babestea lortzen dugu”.

Zehaztu duen bezala, “ikus-entzunezko zerbitzuen antolamenduan autogobernua bermatzen dugu, Gobernu zentralak irrati-telebista autonomikoen gobernantzan duen esku-hartze oro ezabatuz, gure kasuan, EITB Multimedia Taldearena; emisio publiko eta pribatuen izaera autonomikoa blindatzen dugu; eta hobekuntza nabarmenak txertatzen ditugu kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren eremuan, Estatuko hizkuntza ofizialen finantzaketa eta presentzia handiagoa ahalbidetuz, bikoizketa eta azpitituluak bezalako alderdiak barne, baina egia da hizkuntza horien presentzia handiagoa nahiko genukeela, eta, gainera, kasu guztietan betebehar bat izan behar izatea –Eta hori zuzentarauak ahalbidetzen du–, eta ez kasu batzuetan zerbitzu-emaileen borondatearen mende egon.

Uribe-Etxebarriak, halere, adierazi du EAJ-PNV ez dagoela ados PSOEk ekoizle independenteen definizioaren inguruan sartutako ‘aldaketa teknikoarekin’. “Ezin da onartu Telebista Talde pribatuek ekoizle independenteen alde dituzten finantzaketarako betebeharrak Telebista Talde pribatu horietara itzul daitezkeenik independenteak ez diren produkzio-etxe propioen bidez. Horrek esan nahi du Telebista Talde pribatu baten poltsikoetatik ateratzen den dirua, azkenean, bere beste poltsikora iritsi daitekeela bere ekoiztetxeen bitartez, independenteak ez direnak”, deitoratu du.

 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ