Aitor Esteban erregearen bortxa-ezintasuna mugatzeko Euskal Taldeak aurkeztutako erreformari Mahaiak ezarri dion betoaz: “Zarzuelaren asmoa zaharkituta geratzea bada, etorkizunik gabe geratuko da”

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, bozeramaile jeltzaleak Kongresuko zerbitzu juridikoek eginiko txostenaren harira hitz egin du EAJ-PNVk planteatu duen lege proposamena Mahaiak arbuiatu duela ikusirik. Estebanek ohartarazi duenez “PSOE da gakoa”. “Izapidetzeari muzin eginez, mesede eskasa egiten diote beren buruari”, esan du
14
Ekaina
Kongresua
PARTEKATU
14 Ekaina | Kongresua

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euskal Taldeko bozeramaileak, gaur kritikatu du erregearen bortxaezintasuna mugatzera begira EAJ-PNVk aurkeztu duen lege proposamena izapidetzeari Mahaiak ezarri dion betoa: “Zarzuelaren asmoa bada zaharkituta geratzea, nik uste dut etorkizunik gabe geratuko dela. Eta proposamena (Euskal Taldearen lege aldarazpena) izapidera ez eramateko erabakia hartzean eta ontzat ematean Konstituzioaren bortxaezintasuna hitzaren interpretaziorik egiterik ez dagoela, azkenean lortuko dutena da mugiezintasuna ezartzea, Konstituzioaren aldarazpen hori oso konplikatua delako, eta monarkiatik are urrunago geratzea”, azpimarratu du.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Estebanek defendatu du Espainiako Konstituzioaren II. Titulua garatu beharra dagoela “Konstituzioaren gaineko eztabaidan” erregearen gai pribatuen bortxaezintasunaren gaia jorratu ez zela argudiatuz. Hala, eta “Estatuko burutzaren gaineko inguruabarrak” ikusita, Euskal Taldearen lege aldarazpena, Botere Judizialaren Lege Organikoaren 55 bis artikuluaren aldarazpenarekin, proposamen “praktiko eta zehatza” zen.

“Gakoa PSOE da; lege proposamena izapidera eramateari muzin egitearekin mesede eskasa egiten baitio bere buruari”, nabarmendu du. Hain zuzen ere, Euskal Taldearen bozeramaileak PSOEri egotzi dio Estatuan egiturazko erreformak egin ez izana. “Erregea, sekretu ofizialak, barneko esparruak, defentsa… gai batzuk daude non PSOEk sekula sartu nahi izan ez duen. Esparru horietan benetako transformaziorik eman ez bada, hori da beldur direlako edo borondaterik ez dutelako edo konbentzituta ez daudelako. Gakoa PSOE izan da, inoiz horretarako gehiengoak izan dituelako. Presidenteari esan nion nik , erreforma batzuetara ez direla sekula ausartzen. Askotan Estatuaren egonkortasunerako eman diren arazoekin ere, Kataluniako auziarekin edo euskal auziarekin”, azaldu du.

Andaluzian igandean egingo diren hauteskundeez galdetuta, Estebanek “ez du uste” ekainaren 19an “estatuko legealdian goitik beherako aldaketa ekarriko duenik”, eta baieztatu du Sánchez Presidentea saiatuko dela “2023ko amaierara heltzen, Aurrekontuekin edo Aurrekonturik gabe”.

Beste aldetik eta Euskal Taldeak Kongresuan duen zereginaz, Estebanek esan duenez EAJ-PNV “beti saiatzen da hitz egiten eta akordioak bilatzen”, eta gogoratu duenez “batzuetan lortu egin da” eta akordio horietako batzuk bete egin dira “oraindik gauza batzuek bete gabe jarraitu arren”, baina deitoratu duenez maiz “akordioetara iristen zara oso legislazio zentralistarekin, beharrezkoak ez diren legeekin edo planteatu beharrik ez direnekin” eta azpimarratu duenez “ez da atsegina, ustez behintzat, aliatu eta lagun duzun Gobernuarekin adostu beharra lehenagotik duzun autogobernua babesteko”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ