EAJ-PNVk Euskadiren “benetako parte-hartzea” eskatu du Europako Funtsen Berreskuratzeko Planaren gehigarria egiteko

Luke Uribe-Etxebarriak Nadia Calviño presidenteordeari aurpegiratu dio Espainiako Gobernuak “bileren kantitatea eta kalitatea nahastu” egiten dituela, eta “orientazioa aldatzeko” eskatu dio.
EAJ-PNVk Euskadiren “benetako parte-hartzea” eskatu du Europako Funtsen Berreskuratzeko Planaren gehigarria egiteko IKUSI BIDEOA
09
Ekaina
Senatua
PARTEKATU
09 Ekaina | Senatua

EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak Nadia Calviño presidenteordeari eskatu dio bide eman diezaiola autonomia-erkidegoek “benetan parte har dezaten” Berreskuratze Planaren gehigarria egin eta diseinatzerakoan. Gobernuko lehen presidenteorde eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako ministroak Europar Batasunerako Batzorde Mistoan egindako agerraldian -Berreskuratze Planari buruzko aurrerapenen berri emateko- bozeramaile jeltzaleak atzo Idoia Sagastizabal diputatuak Kongresuaren Osoko Bilkuran adierazitakoaren ildotik jo du, eta “benetako kogobernantzarik, benetakoa eta eraginkorra, ez dela egon” baieztatu du, “Gobernuak alde bakarretik eta norabide bakarretik lan egin du, autonomia-erkidegoen benetako parte-hartzerik gabe, eta ikuspegi zentralista argiarekin”.

Uribe-Etxebarriak azpimarratu du 70.000 milioi euroko maileguen gehigarriak “aukera paregabea” ematen duela hainbat gai doitzeko eta zuzentzeko, eta Espainiako Gobernuari EAJ-PNV kontuan hartzeko eskatu dio. “Onartu ezazue laguntza; elkarrizketak eta akordioak zabalduz, eta saihestu talde honek gai honetan erantzukidetasuna saihestu behar izatea lan-eskema aldatu ez duzuelako”.

Presidenteorde jeltzaleak kogobernantzari buruz etengabe egin dituen aipamenei dagokienez, senatari jeltzaleak erantzun dio “nahastu egiten dituela bileren kopurua eta horien kalitatea”, eta Espainiako Gobernuak autonomia-erkidegoen zeregina “kudeaketa-gomendioen hartzaile soilak izateko ahalegina” aurpegiratu dio, “baita eskumenak erkidegoen esku dauden politika publikoetan ere, eta are gehiago, erkidegoei dagokienean, laguntzen %50 baino gehiago ematea; hau da, 35 milioi euro inguru”. Beraz, Uribe-Etxebarriak Espainiako Gobernuaren “orientazioa aldatzea” eskatu du Europako Funtsen banaketa diseinatzerakoan.

Planaren edukiari eta egikaritzeari dagokionez, Uribe-Etxebarriak azpimarratu du enpresen ikuspuntutik oraindik ere “badirela trabak, eta horrek zaildu egiten duela Planaren ezarpena”. Adibide gisa aipatu ditu gehiegizko burokrazia edo deialdiak neurrigabeki atomizatzea. “Horrek eragiten du, adibidez, proiektu bakar bat zatitu behar izatea, zazpi deialditara aurkeztu behar delako, eta administrazioentzat eta enpresentzat zama administratiboa izatea”. Era berean, ohartarazi du enpresek ez dutela informazio-atari bat, dagoen informazio guztia osorik jasotzen duena, eta, kasu askotan, oso epe laburrak dituztela proiektuak aurkezteko, eta hori oztopatzen dutela, batez ere ETEen kasuan.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ