Alturako arrantza-ontziak erregaiaren hobaritik salbuestea “bidegabea eta ulertezina” dela salatu du Joseba Agirretxeak

Kontrol bilkuran Agirretxea diputatu jeltzaleak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari eskatu dio “egoera larrian” dagoen sektoreari “konponbidea” ematea.
08
Ekaina
Kongresua
PARTEKATU
08 Ekaina | Kongresua

Gaur arratsaldean egin den kontrol bilkuran, Euskal Taldeak salatu du “bidegabea eta ulertezina” dela erregai litroko 20 zentimoko hobaria ez aplikatzea Atlantikoan, Indiako Itsasoan eta Pazifikoan arrantzan ari den alturako ontzidiari, eta “konponbidea” erreklamatu du sektore horrentzat.

Joseba Agirretxeak, talde jeltzalean arrantza gaietarako bozeramaileak, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministroari gogoratu dio Ukrainako gerraren ondorio ekonomiko eta sozialei erantzuna emateko Dekretuan jasotzen den neurrian ontzidi hau ez sartzea ekartzen ari dela “ontzidi hauen ahultzea, paradoxa den arren erregaia Espainian erosten duten ontzidien mesedetan”. Hain zuzen ere eta Estatuko alturako ontzidiak, gaur egun 100etik gora itsasontzik osatzen duenak, egun dituen zailtasunekin jarraituz, Agirretxeak nabarmendu nahi izan du ontzidiak lehiakortasuna galdu duela Asiakoekin alderatuz, besteak beste. “Europan exijitzen diren kalitate estandarrak, sozioekonomikoak, ingurumenekoak eta sozialak bete gabe, beren produktuak sartzen dituzte Batasuneko hiritarren kontsumorako, eta hainbatetan ,muga-zergak ordaindu gabe”.

Edozein kasutan, Joseba Agirretxea diputatu jeltzaleak egoera honen errudun jo du Ogasun eta Funtzio Publikoaren ministro andre maria José Montero andrea, arazoa konpondu ahal zelako “Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren aldetik borondatea egon balitz”.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ