Mireia Zarate: “Beste alderdi batzuk esloganak eta hautagaitzak aurkezten ari diren bitartean, EAJ-PNVk neurriak iragartzen eta proiektuak aurkezten ditu”

Euzkadi Buru Batzarraren idazkariak parte hartu du gaur 'Entzunez Eraiki' entzuketa aktiboko prozesuaren barruan gazteekin egin den topaketan
28
Maiatza
EBB
PARTEKATU
28 Maiatza | EBB

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian

“Beste alderdi batzuk esloganak eta hautagaitzak aurkezten ari diren bitartean, EAJ-PNV neurriak iragartzen ari da, proiektuak aurkezten ditu eta hiritargoari entzuten dio”. Hala mintzatu da gaur Euzkadi Buru Batzarraren idazkari Mireia Zarate Sabino Arana Fundazioaren egoitzan, Bilbon, dozenaka gazteekin egin den topaketa hasi baino lehen. Entzunez Eraiki entzuketa proiektuaren markoan egin da gaurko jardunaldia, talde jeltzalea azken hilabete hautan garatzen ari den entzuketa prozesu aktiboaren barruan. Hedabideei eginiko adierazpenetan, Zaratek nabarmendu nahi izan duenez “EAJ-PNVren aldetik gure zereginetara gauden bitartean, euskal gazteriari entzutera eta beren kezkak, ardurak eta ilusioa pizten diena ezagutzera gauden bitartean”, beste talde politiko batzuk ari dira egunotan “beren hautagaiak ezagutzera ematen eta promozionatzen”, “ikusten ari gara bilerak egiten ari direla, hitz handiekin apaintzen dituzten batzarrak eta elkarretaratzeak egiten dituztela. Baina, benetan, aurre-kanpainako ekitaldiak egiten ari dira”, esan du.

EBBren idazkariak ziurtatu du EAJ-PNV euskal gizartearekin ‘Entzunez Eraiki’ prozesuaren barruan egiten ari den bileren helburua dela “Euskadiko hiritargoari entzutea, entzuketa horretatik abiatuta, eskakizun horiei, beharrei eta ilusioei erantzuteko”. Prozesu hau, Zarateren hitzetan, EAJ-PNV garatzen ari da eguneroko zereginak baztertu gabe: “Herri hau kudeatzen ari gara erakundeetatik. Aurreko astean ziren seme eta alabak dituzten familientzako laguntzak, eta aste honetan izan da gure haurren eta gazteen hezkuntza hobetzeko lortu dugun akordio historikoa. Neurri hauen helburua ez da bakarrik jaiotze tasa igotzea, bai eta, etorkizunera begira, gure gazteentzat proiektu oso eta independentea ahalbidetzea ere”, nabarmendu du.

 

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ